AIAKO HARRIA PARKE NATURALA, DONOSTIATIK PAUSO BATERA

 

Cuando donostiarras y visitantes quieren huir del ajetreo de la ciudad, el cercano Parque Natural de Aiako Harria brinda una excelente oportunidad para respirar un poco de tranquilidad. Son cinco los municipios que componen este espacio protegido de casi 7.000 hectáreas, debido a  la importancia que tiene su fauna, flora, hábitat natural y patrimonio etnográfico.

 

2

Aiako Harria Parke Naturalak milaka aukera eskaintzen ditu bertara gerturatzen diren bisitariek egunaz gozatu dezaten: parke osoan zehar balizatuta dauden ibilbide ugarietako bat egin, ingurune osoan aurki daitekeen ondasun megalitikoa miretsi, baso mardulen gerizpean ibili edo eta mendi tontor batera igo eta ikuspegiekin liluratuta geratu.

Hainbat sarbide ditu Aiako Harria Parke Naturalak, baina bertara iristeko aukerarik onena Arditurriko Bide Berdea da dudarik gabe. Naturarekin eta historiarekin bat egiteko ate egokia. Aitzinean, Arditurriko meategietatik ateratako meak Pasaiako portura eramateko eraikitako trenbideak egiten zuen bidea da, egun oinezkoentzat eta txirrindularientzat egokitu dena. Aiako Harriaren bihotzera eramango gaitu bide honek.

Donostia Arditurriko Bide Berdearekin lotuta dago bidegorri baten bidez, beraz hiri erdigunetik Aiako Harria Parke Naturaleraino joan gaitezke zuzenean bai oinez baita bizikletan ere. Ibilbidea oso atsegina da, oso laua eta inongo zailtasunik gabea, etxeko txikienekin egiteko ezin hobea!

Bidegorri hau Gros auzotik abiatu eta Ategorrieta etorbidetik igotzen da. Ategorrietako tren geltoki parera iristerakoan, bidegorria Txaparrene ibilbidera sartzen da eta trenbidearen albotik jarraitzen du Herreraraino. Behin Herrera auzora iritsita, bidegorriak GI-2640 errepidearen ondoan jarraitzen du Pasai Antxoraino iritsi arte. Pasai Antxotik Errenteriarantz abiatzen da bidea lehenengo, eta herria gurutzatu ondoren Oiartzun aldera jotzen du.

Aiako Harria Parke Naturalera, eta baita Arditurriko Bide Berdera garraio publikoan hurbildu nahi duenak ere badu horretarako aukera, izan ere Donostiatik ateratzen diren Ekialdebuseko E01, E02 eta E05 lineek, baita Euskotren eta Renfeko trenek ere, geltokia dute Bide Berdearen hainbat puntuetatik oso gertu.

Bide Berdeak bere lehen kilometroetan, Ugaldetxo eta Altzibar auzoen artean, ibilbide botaniko bat zeharkatzen du, 125 landare espezie desberdinen artean, antzinako zuhaitzetatik hasi eta eboluzio gehien izan duten landareetaraino.

Denboran zehar bide honek izan duen jarduera biziaren adierazle garbiak dira inguruan aurkitzen diren errota, dorre eta burdinolak. Guzti hauen artean aipagarria da Ugarteko errota, Altzibar auzoan kokatua, bai bere edertasun arkitektonikoagatik eta baita egun ondo zaindua dagoelako.

Arditurriko Bide Berdea ezingo genuke ulertu bere bide-lagun duen Oiartzun ibaia gabe. Aiako Harriko eta Bianditzeko uren baturak sortzen du ibaia, eta bide berdearen alboan egiten du ia bere ibilbide osoa.

Amaierara iritsi aurretik, bideak Oiartzungo Ergoien auzoa zeharkatzen du. Eguna jarduera kultural batekin osatu nahi duten txangozaleek bi museo bisitatzeko aukera dute bertan: Luberri – ikasgune geologikoa -  eta Soinuenea – Herri Musikaren txokoa-.

Museo hauek atzean utzi eta bideak aurrera jarraitzen du Arditurriko Meatze gunean bukatu arte, Aiako Harriaren mendi magalean, eta Parke Naturalaren sarreran. Duela 2.000 urte ezkero  jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak. Gaur egun erabateko meatze-paisaia eskaintzen du ingurune honek, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, baita ustiapen garaiko eraikinak ere. Bidea bukatu ondoren, meazuloa barrutik ezagutzeko ordua iritsi zaigu.

Eguna bikain amaitzeko, Oiartzungo eskaintza gastronomiko aparta dastatu dezakegu, herrian zehar aurki ditzakegun jatetxe ugarietako batean otordu paregabe bat eginaz.

INFORMAZIO GEHIAGO

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

Telefonoa: 943.494.521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea