OARSOALDEAK Euroeskualdean martxan jarri den sormen-mugikortasun proiektu batean parte hartu du

 

 

A través de este proyecto artistas y entidades socias compartirán espacios de encuentro, y, podrán dialogar, tejer redes, conectar ideas, buscar sinergias y cooperar en nuevas iniciativas.

 

 

Oarsoaldeak, Garapen-en bitartez (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) eta Buruntzaldea-Beterri, Debegesa, Getxolan eta Inguralde garapen agentziekin batera, Bitamine Faktoria-rekin (Nazioko nahiz nazioarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko mugaz gaindiko espazioa, bertan berrikuntza, sormena eta esperimentazioa baloratzen dena) eta La Fábrica Pola-rekin (Bordelen kokatuta, bertan hainbat ekoizpen polo biltzen dira, baita artisten eta kulturaren difusiorako guneak nahiz bizitza guneak ere) lankidetzan, sormen-mugikortasun proiektu bat martxan jarri dute.

Eusko Jaurlaritzako Aquitaine-Euskadi 2016 programan kokatzen den proiektu honek, gure eskualdeko 24 pertsona sortzaileren mugikortasuna ahalbidetuko du Euroeskualdean ekosistema sortzailea indartzeko asmoz.

Mugikortasun proiektu honen bidez, parte hartzaileek eta proiektuko bazkide diren erakundeek topaguneak partekatu, elkarrizketak eduki, sareak eraiki, ideiak konektatu, sinergiak bilatu eta ekimen berrietan kooperatzeko aukera izango dute.

Behin kanpoko egonaldia (2/3 egunekoa) amaituta, gazteen agenda kontuan hartuta, parte hartzaile hauek ezagutza, kontaktu, etab. berriekin itzuli eta, hauek, bere ingurukoei transmititzeko aukera izango dute, era honetan efektu biderkatzaile bat eragingo dutelarik.

Proiektuko bazkide diren erakundeek, parte-hartzaile bakoitzarentzat, egutegi eta agenda pertsonalizatua antolatuko dute bisitekin. Horretarako, lankidetzan oinarritutako eta gizarte ikuspuntua duten sormen ekintzailetza topaguneak egongo dira, bai Aquitanian eta baita Euskadin ere. Gune hauek lanerako dinamika interesgarriak sustatzen dituzte eskualdeko lurraldeko garapenaren ikuspuntutik, hiriburuen eskaintza osatzen dutelarik.

lanzamiento- euskadi-aquitania-c

Kultura eta Sormen Industriak (KSI)

Kultura eta Sormen Industriena (KSI), krisi garaian ere enplegu berriak sortzeko eta ekonomia sustatzeko gai izateko sortutako sektorea da. Horrez gain, lurraldearen identitatea indartzen laguntzen dute, batez ere, tokiko eta eskualdeko eragileen artean estrategia bateratua existitzen baldin bada.

Aquitaine-Euskadi sormen mugikortasun proiektuarekin lortu nahi diren mugikortasun helburuak ondorengoak dira:

·        Ezagutza, esperientzia edo proiektu interesgarriak partekatu eta pertsona gazteen gaitasun eta konpetentzien hobekuntza.

·        Mugaz gaindiko lankidetza aukeren eta elkarrekiko ezagutzaren sentsibilizazioa.

·        Gazte sortzaileekin loturiko kapital sozialaren areagotzea; lan sareak sortzea.

·        Negozio aukera berriak identifikatzea.

·        Lurraldeko eragile dinamizatzaileen arteko sinergia berriak sustatzea, baita Kultura eta Sormen Industria (KSI) arloan erreferente diren eragileekin ere.

 

DEIALDIKO INFORMAZIOA:

http://www.garapen.net/documentos/ficheros/documentacion_eu/Sortzaileen_Mugikortasunerako_Programa.pdf        

 

LA FÁBRICA POLA

La Fábrica Pola artisten sorkuntza garaikidera, ekoizpenera eta difusiora bideratutako gunea da. 19 egiturez (ikus-entzunezko sektorea esaterako), lekuko 9 artistez, 5 pretsonako lan-talde batez eta ekoizpenera bideratutako 3 tailerrez osatuta dago. Orain dela gutxitik, bere Polarium-a eskuragarri dago, diziplina guztietara zuzenduriko proiekzio artistiko eremu gisa.

Aipaturiko erakunde eta artisten artean eraturiko kooperazio sare honek, La Fábrica Pola osatzen du eta, euren ezagutza kontuan hartuta, pertsonalizaziorako eta kooperaziorako taldekako nahiz bakarkako laguntza eskaintzen dio edozein eragile kultural, artista eta idazleri.

 


Oarsoaldea