Abenduko zubiari probetxua ateratzeko planak

Aquí te presentamos unas cuantas propuestas para sacarle el máximo partido al puente de diciembre:

planak-zubia-2016

Pasaia, itsas munduan murgilduz

Zubia hasi aurretik, abenduaren 1ean hain zuzen, Pasai San Pedron kokaturiko Mater museo-ontziak familiei zuzenduriko tailerra antolatu du: “Itsasoa argi eta garbi”. Tailerraren helburua itsaso-ingurunea modu jolasgarri eta didaktikoan ezagutzera ematea da, itsasoan aurkitzen den zakarra eta honek sortzen duen kutsadurarekin loturiko jolasen bidez. Beharrezkoa da izen-ematea aldez aurretik egitea (info@matermuseoa.com / 619 814 225).

Mater ontziak, Euskal Herrian eraikitako egurrezko azken atun-ontzia izanik, bere barrualdea ezagutzeko bisitak ere eskaintzen ditu. Honez gain antxoa-kontserbak egiten ikasteko tailerra egingo bagenu ontzian bertan? Talde txiki bat osatu eta erreserba egin besterik ez duzu. Zubiko astean egunero egongo da irekia, baina ordutegi ezberdinak dituzte egunaren arabera, beraz kontsulta egitea komeni da.

 

01 mater zubia 2016

 

Pasaian jarraituz, Trintxerpeko Ciriza etxean abenduaren 4 arte egongo da ikusgai Ricardo Ugarte eskultore pasaitarraren lana, tamaina handiko eskulturak ikusi ahal izango ditugularik bertan. Pasai San Pedroko udal aretoan berriz tamaina txikiagoko eskulturak egongo dira. Ordutegia asteazkenetik larunbatera 18:30-20:30 da eta igande eta jai egunetan 11:00-14:00.

02 albaola faktoria zubia 2016

Eta San Pedrotik mugitu gabe, oraindik San Joan Baleontziaren berreraikitze lanak (duela 400 urte leku berean eraikitako XVI. mendeko baleontzia) ikustera joan ez bazara, Albaola Itsas Kultur Faktoriara, bada bertara hurbiltzeko garaia! Gidatutako bisita batean edo zure kabuz ikusi ahal izango duzu, eta etxeko txikienek “Txo” izeneko (fikziozko pertsonaia) gida bereziaren laguntza izango dute Euskal Herriko itsas-historia errazago ulertzeko. Bisitatzeko aukera zabala izango dugu, izan ere, egunero egongo da irekita zubian zehar, baita astelehenean, abenduaren 5ean ere.

Behin Pasai San Pedro bisitatu ondoren, ezin dugu herritik alde egin motora hartu eta Pasai Donibanera gurutzatu gabe. Bertan alde-zaharra ikusi ahal izango dugu, bere harriztatutako kale berezia zeharkatzen duten zubi-etxeekin. Gainera, gaur egun museo eta Turismo Bulego bihurtutako Victor Hugo idazlea egon zen etxea ere bisitatu daiteke Pasai Donibanen.

 

Errenteria eta Euskal kultura ezagutzen

 

Erdi aroko egitura mantentzen duen alde zaharreko kalezuloetatik barrena ibiltzea gomendatzen dizuegu Errenterian. Ondoren San Marko Gotorlekura igotzea proposatzen dizuegu (Errenteriako Beraun auzoan hasten den SL-GI3 San Marko ibilbide erraza jarraitu daiteke oinez) bertatik kostalde osoko eta inguruko mendietako ikuspegi panoramikoak miresteko.

Gainera, egun hauetan, Xenpelar Sariaren finalaurrekoan lehian arituko dira hainbat bertsolari gazte. Abenduaren 8an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Niessen Kulturgunean izango den finalean ikusi ahal izango ditugu hauek.

 

03 sm gotorlekua zubia 2016

 

Natura eta elkartasuna Lezon

XVI. Mendeko oinetxe ugarik osatzen duten alde zahar txikian hasi dezakegu gure bisita Lezon. Ondoren, Jaizkibel mendian gora doazen bideetako bat hartu dezakegu Karlistaldi garaiko dorreak bisitatu eta bertako ikuspegi zoragarriekin gozatzeko. Zailtasun gehiago edo gutxiago duten beste hainbat ibilbide egiteko aukera ere badugu Lezon. Hauetako batzuk Bekoerrota kiroldegian hasten dira eta baserri tradizionalak eta paisaia ederrak ikusteko aukera ematen digute.

Bekoerrota kiroldegian bertan, musika eta dantza faltako ez diren festa solidario handi bat egingo da abenduaren 3an, arratsaldeko 18:30ean. Gaixotasun berezien ikerketarako dirua biltzea da festa honen xedea.

04 lezo zubia 2016

 

 

 

Txondorrari darion kea ikustera Txu-Txu Trenez

 

06 arditurri txondorra zubia 2016

 

Ohitura zahar bat berreskuratu da azken urteotan Arditurriko Meatze Gunean: Txondorraren eraikitzea eta piztea. Jai egun hauetan ere ikusi ahal izango dugu txondorra Oiartzungo museo honen kanpoaldean, izan ere, abenduaren 17ra arte egongo da piztuta. Egun horretan festa berezi bat egingo da bertan, txondorra itzali eta Olentzeroren lagunen laguntzaz ikatza ateratzeko.

eskaintza berezi batekin. Zehazki, abenduak 4, 6, 8 eta 10ean, goizeko 10:30ean, 11:30ean eta 12:30ean. Honetarako beharrezkoa izango da aurretik izena ematea (943 495 063 / 943 494 521 / 688 895 068 edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoan).

 

05 arditurir bide berdea zubia 2016

 

Arditurriko Bide Berdea dugu bertara iristeko beste aukera bat. Garai batean meategitik ateratzen zen mea portura eramaten zuen trenak egiten zuen bide hau. Gaur egun txirrindulari eta oinezkoentzat egokitutako ibilbidea da. Gainera, Donostiako bidegorriarekin lotuta dago.

Ergoien auzoan, Arditurritik oso hurbil, beste bi museo bisitatzea gomendatzen dizuegu. Alde batetik Soinuenea – Herri Musikaren Txokoa dugu, asteazkenetik igandera bitarte egongo da irekita, eta bertan munduko bazter guztietako musika tresna herrikoiez osatutako bilduma itzela ikusi ahal izango dugu. Bestetik, Luberri ikasgune geologikoa dugu. Hau asteartetik igandera bitarte egongo da irekita, jai egunak izan ezik (6 eta 8).

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea