Aldundiak eta Gipuzkoako Garapen Agentziek lurraldeko ekonomia sustatzeko hitzarmena sinatu dute lehen aldiz

06/06/2017

Todas las Agencias de Desarrollo de Gipuzkoa –entre ellas, la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea– y La Diputación Foral de Gipuzkoa han firmado por primera vez un convenio para el desarrollo de un nuevo modelo de gobernanza destinado al impulso económico. 

Estrategiak ezartzeko, programak garatzeko eta tresna berriak sortzeko lankidetza eredu bat zehazten du hitzarmenak, eta 2021. urtera arte egongo da indarrean. Horiek horrela, hitzarmen honek, lurraldeko eta enpresetako eragile eta tresnak bateratuta, lurralderako estrategikoak diren proiektuen garapena du xede. Horretarako, alde batetik, lurralde oreka eta garapen endogenora bideratuak dauden proiektu traktoreak identifikatu eta hauei lagundu eta bestetik, ekintzak, eragileak eta tresnak bateratzea izango litzateke.

 

hitzarmena agentziak eta aldundiaop

 

Hitzarmena Gipuzkoako Foru Aldundiaren (Diputatu Nagusiaren Kabinetea eta Ekonomia Sustapeneko departamentua) eta Gipuzkoako hamaika Eskualdeetako Garapen Agentzien artean sinatu da. Garapen agentzia horiek dira, alfabetikoki: Beterri-Buruntza Udalak, Bidasoa Bizirik-Bidasoa Activa, Debagoienako Mankomunitatea, Debegesa (Deba Barrenako agentzia), Donostia Sustapena, Goieki (Goierriko Agentzia), Iraurgi Berritzen (Urola Erdiko agentzia), Oarsoaldea, Tolosaldea Garatzen, Uggasa eta Urola Kostako Udal Elkartea.   

Oarsoaldea Garapen Agentziaren aldetik, bileran izan dira Oarsoaldeako presidentea den Jexux Leonet Elizegi, Sergio Ekiza, Pasaiako Udaleko zinegotzia, Miguel Angel Sanchez, Lezoko udaleko zinegotzia eta Fernando Nebreda, Oarsoaldearen gerentea.

Diputatu nagusiak balioan jarri du “orain arte Gipuzkoako Eskualdeko Garapen Agentziek lurraldearen garapenaren alde” egindako lan guztia. Olanoren ustez, udalek sortutako erreminta hauek eskualdeen garapen endogenorako tresna interesgarriak izan dira, baina, “gaur egungo mundu ireki eta globalizatu honetan, Gipuzkoa lurralde lehiakor eta aurreratuagoa izan dadin, ezinbestekoa da elkarlana sustatzea eta estrategia bateratuetan indarrak batzea”, gehitu du. Zentzu berdinean, “eskualde guztiak indartsuak izanik soilik lortuko dugu Gipuzkoak aurrera egitea” azpimarratu du.

Gipuzkoa garatu eta kohesionatu bat izateko erakunde ezberdinen arteko elkarlana bultzatzen du hitzarmenak. Horrela, bost alderdi kontuan hartzen dituen garapen eredu bat eskatzen du: alderdi ekonomikoa, alderdi sozio-kulturala eta instituzionala, alderdi politiko-administratiboa, ingurumenari dagokiona, eta zeharkako ardatz bezala pertsonen garapen integralari dagokiona.

Aldundiak ezinbestekotzat jotzen du tokiko garapenerako Eskualdeko Agentziek, foru erakundearekin bezala, gainerako garapen agentziekin ere etengabeko harreman zuzena izatea, elkarrekin, lurralde politiken diseinuan parte hartu dezaten. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere kapital soziala erabiliko du, eskualdeko eta lurralde politikak indartu daitezen.

 


Oarsoaldea