Bekoz beko, genero indarkeriaren aurkako elkarteak, azidoarekin erasoak jasandako hiru emakumeekin batera, Habian! Hazitegi kolaboratiboa eta Oarsotek gizarteratze enpresa bisitatuko dute

 

Ritu, Sonya y Roopa son supervivientes de ataques con ácido que están visitando Gipuzkoa de la mano de la Asociación pasaitarra BEKOZ BEKO, Asociación contra la violencia de género, para dar a conocer su historia de superación y este jueves harán dos nuevas paradas en OARSOALDEA.

Ritu, Sonya y Roopa azidoz erasoak jasan ondoren bizirik atera dira eta pasaiako BEKOZ BEKO Elkartearen eskutik -generoaren indarkeriaren aurkako Elkartea- Gipuzkoa bisitatzen ari dira, bere oztopoei aurre  nola egin dieten ezagutarazteko. Ostegun honetan bi geldialdi egingo dituzte OARSOALDEAN.  Lehenengoa Errenterian, Torrekua eraikinean, bertan Habian! hazitegi kolaboratiboko eskualdeko ekintzaileekin esperientziak elkartrukatuko dituzte. Bigarrena Lezon, OARSOTEK gizarteratze enpresan lan egiten duten emakumeekin egongo dira. Bi proiektu hauek gure eskualdeko Udalek bultzatutako proiektuak dira, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez.

Jexux Leonet, Oarsoaldeako lehendakariaren esanetan, “ehundaka emakume indiarren eredu dira bere bizitzak berregin dituztelako proiektu solidarioei esker,  Chhanv Foundation, bere fundaziotik  aurrera eramaten ari direnaren antzekoa: Sheroes Hangout. Bertan, heroiak emakumeak dira, borrokalariak eta ekintzaileak”

Ostalaritzako establezimendu txiki baten arduradunak dira 'Sheroes Hangout', bertako bezeroak gehienbat turistak dira. Batzuk arropak diseinatzen dituzte, beste batzuk margotu, hennako tatuajeak bisitariei eta beste batzuk aldiz dantzan ibiltzen dira. ' Sheroes Hangout' babesleku batean bihurtu da, eta han denak “babestuak” sentitzen dira baina “independenteak” izateko modua da ere.

Sheroes Hangout Chhanv Foundationen babesean sortu zen  eta fundazioa hau, era berean, Alok Dixit kazetariak sortu zuen, horrelako indarkeria jasan zuen gaztearekin ezkonduta dagoena. «Urtero 300-400 pertsonek jasaten dute Indian. %70a emakumeak dira» dio Dixitek, egun, bere indarrak gobernuak azidoaren salmenta debekatzean edo gehienera murriztean jarriak ditu.

Hiru gazteak eta Chhanv Foundationeko arduradunak lehen aldiz atera dira Indiatik, Gipuzkoa bisitatzeko, Pasaiako Bekoz Beko Elkartearekin. Bere helburu nagusia Stop Acid Attack kanpaina ezagutaraztea da, baina ez da bakarra « Guretzat, emakume hauek gainditze adibide bat dira” dio Izaskun Barbier, Bekoz Bekoko kideak, « Bizitzaren aurrean ematen diguten hain mezu positiboa eta gainditzeko bere grina, gaizki pasatzen ari diren beste emakumeei aurrera ateratzeko laguntza izan dadila nahi dugu. Beraiek bizitutakoa bizitu ondoren aurrera jo dute beraz, nola ez gara izango gu gai egiteko” azaltzen du.


Oarsoaldea