OARSOALDEA 4.0, ESKUALDEA KONEKTATZEN

Jornada sobre digitalización e innovación hacia la INDUSTRIA 4.0 en Oarsoaldea.

Bajo el título “Tecnologías digitales: oportunidades y herramientas para mejorar la competitividad de tu empresa” tendrá lugar una jornada de sensibilización e información sobre la importancia de la digitalización y la innovación en las empresas. 

 

 

Aipatu jardunaldia Oarsoaldeak antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Lurralde Antolamendu Sailaren laguntzaz eta hurrengo ekainaren 7an goizeko bederatzi eta erdian izango da Errenteriako TKNIKAren instalazioetan.

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Jose Angel Sanchezek, jardunaldira bertaratu eta parte hartzeko gonbita luzatzen die enpresa eta pertsona ekintzaileei, industria 4.0rantz digitalizazioan eta berrikuntzan interesa badute.

Erronka berriak, aukera berriak

Oarsoaldeako lehendakariaren esanetan, ez dago zalantzarik: ezagutzen genuena kontuan hartuta, aurrerapen teknologikoak lan munduaren eta enpresen logika eraldatzen ari dira, produktu eta zerbitzuetan nahiz enpresen negozio eredu eta prozesuetan eragiteko. Teknologia desberdinak azaltzen ari dira eta era askotako inpaktua dute.  Robotika, big data, cloud computing-a, gauzen interneta… Izen horiek (eta azalduko diren bestelakoak) gure hiztegian eta errealitatean geroz eta arruntagoak izateaz gain, gure enpresak eraldatzen dihardute eta abantaila lehiakorrerako elementu bihur daitezke, jarduera arlo berriak izatearekin batera. Bide batez, enplegu berriak sor ditzakete eta, laburbilduz, aukerak.  

Zertaz hitz egingo dugu jardunaldi honetan

Horri buruz hitz egingo dute jardunaldian Eduardo Castellano eta Estibalitz Hernandezek. Beren solasaldia “digitalizazioa eta industria 4.0” eta Oarsoaldeko enpresetarako horiek eskaintzen dituzten aukeren ingurukoa izango da. Oarsoaldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz (Ekonomia Sustapen Saila),  Mondragón Unibertsitatearen eskutik aldez aurretik azterketa bat egin du eta emaitzak aditzera emango dira. Ildo horri eutsiz, zerbitzu aurreratuen eremuan enpresentzat aukerak identifikatu dira.

Erronka, aukerak sortu eta aprobetxatzen jakitea eta kudeatzeko gai izatea da. Berrikuntza ingurune dinamiko eta lehiakorrean ezinbesteko palanka da. Hori gertatzeko komenigarria da  berrikuntzarako inguruneak eta baliabideak garatzea, berrikuntza eta teknologiei buruzko esperimentazio eta ezagutza guneak sortzea. Izan ere, aipatu guneetan esku-hartzen duten eragile guztiek lankidetzan jarduteko eta integratzeko aukera izan behar dute. Baina, modu berean, pertsona eta enpresetan beste gaitasun batzuk landu behar dira, hala nola, sormenaren garapena. Gai horri eutsiz, “Habian Berrikuntza Gunea” aurreproiektuaren emaitzak ezagutuko ditugu. Hori ere Oarsoaldeak gauzatu du, Naider Consultores konpainiaren laguntza teknikoarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Sailak diruz lagundu ondoren.

Halaber, enpresetan sormena eta berrikuntza kudeatzearen garrantzia ezagutuko dugu eta, horretarako, Angel Arboniesek esku hartuko du. Zehazki, sormen ohituren metodologiari buruz hitz egingo du eta arlo horretan Oarsoaldean garatuko diren esperientzia berriak aurreratuko ditu. Helburua mikroklimak eta enpresa ohiturak eratzea da, sormena eta berrikuntza sustatzeko. Xede horrez, Arbonies y asociados aholkularitza enpresaren laguntza teknikoa izango da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (Ekonomia Sustapena) lagunduko du.

Lankidetzarako gunea

Hori guztia ezin daiteke bakarrik egin, oinarrizkoa da lankidetza ingurunea sortzea. Funtsezko hornitzaileek eta aliatuek osatutako lankidetza ingurunea bultzatzea ezinbestekoa da, enpresek halabeharrez digitalizazioan eta industria 4.0n sartu behar baitute. Sarean antolatutako enpresa ereduaz ari gara; horren arabera, besteak beste, hurrengoak sustatzen dira: enpresen arteko loturak eta berrikuntzan aliantza estrategikoak. Lankidetza ingurunera iritsiko diren lotura eta aliantza horiek eratu eta egituratzeko, jardunaldiari esker, Oarsoaldean zerbitzu aurreratuetan hainbat enpresa ezagutu ahal izango dira eta gaitasuna nahiz ezagutza dituzte beren prozesuetan beste enpresa batzuei laguntzeko. Binovo, Domotec, Skura Mobil, Talaios, Diversius eta Tumaker dira enpresa horietako batzuk. Bertaratzen diren enpresak eta pertsonak horiek ezagutzeaz gain, jardunaldiaren amaieran gune batean egongo dira eta harremanetan jarduteko aukera emango da.

Julen Mendoza Errenteriako alkatearen hitzetan, Oarsoaldeko udalerriek gure eskualdeko ekonomia eraldatu nahi dugu, sormenean, berrikuntzan eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko.

Egitaraua eta izen ematea

Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik, hau da, ekainaren 6a baino lehen, partaidetza baieztatu behar da honako formulario hau beteaz edo enpresa@oarsoaldea.eus emailean, eta harremanetarako datuekin batera Linkedinen profila eskuratuko da, enpresa eta pertsona partaideen artean azken topaketa errazteko.

Ikusi egitaraua hemen

Izen-ematea hemen

mailing irudia

HIZLARIEN EDUKIAK HEMEN IKUSI DITZAKEZUE:

 

1.- Eduardo Castellano. Mik. Mondragón Unibertsitatea

 

“Digitalizazioa eta industria 4.0”

2.- Estibalitz Hernandez. Mik. Mondragón Unibertsitatea.

Digitalizazioa eta bere aukerak gure enpresetarako: Oarsoaldea Garatu proiektua. Emaitzak aurkeztea.

3.- Carlos Cuerda. NAIDER

Azpiegiturak eta zerbitzuak: Habian Berrikuntza Gunea proiektua. Emaitzak aurkeztea.

4.- Angel Arbonies. Arbonies y Asociados.

Enpresetan sormena eta berrikuntza kudeatzea: sormen ohiturei buruzko metodologia.

5.- Mikel Zarobe. BINOVO

Oarsoaldea eskualdean zerbitzu aurreratuetan erreferente.  

6.- Koldo Artola DOMOTEK

Oarsoaldea eskualdean zerbitzu aurreratuetan erreferente.  

7.- Jaione Martinez SKURA

Oarsoaldea eskualdean zerbitzu aurreratuetan erreferente.  

8.- Unai Gorrotxategi TALAIOS

Oarsoaldea eskualdean zerbitzu aurreratuetan erreferente.  

9.- Félix Vela DIVERSIUS

Oarsoaldea eskualdean zerbitzu aurreratuetan erreferente.  

10.- Jose Ignacio Jiménez K35

Oarsoaldea eskualdean zerbitzu aurreratuetan erreferente.  

 

 


Oarsoaldea