ENPATIKONOMIA 

Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia. Jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen dituena. Haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jarduten duena da ekonomia enpatikoa. Gure inguruko pertsonak eta errealitatea ongi egoteak eta ongi sentitzeak, gure negozioan eragin positiboa izango du, dudarik gabe.


ENPATIKONOMIARI buruzko enpresa-jardunaldiak


Oarsoaldea Garapen Agentziak lau enpresa-jardunaldi burutu ditu enpatikonomiari eskainita. Edizio hauetan, parte hartu duten enpresei ikuspegi berritzaile horri lotutako zenbait adibide praktiko, eredu erabilgarri eta jardunbide egoki aurkeztu zaizkie, horien erabilera sustatzeko eta garapen ekonomiko integratzaileagoa eta jasangarriagoa sustatzeko, eta euskarak kudeaketan duen zeregina nabarmendu da.

2026ko edizioan Euskara, lanean eta komunitatean errotzeko bide izateko aukerak eta erronkak aztertuko dira. Eduki interesgarriak dituen hausnarketa-aukera bihurtu da jardunaldia.