Covid-19aren hedapenak munduko jarduera ekonomikoa hankaz gora jarri du. EAEko ekonomiaren kasuan, 2020ko lehen hiruhilekoan BPGaren urte arteko jaitsiera tasa %3,2 izan da, hiruhileko arteko kalkuluan %4,7ra iristen delarik.
Bat-bateko beherakada hori 2019an lortu zen %2,2ko erritmo ia konstantearen ondoren gertatu da, eta martxoaren bigarren hamabostaldian ezarri zen alarma egoerari lotuta dago. Osasun alarmak funtsezkoak ez ziren jarduera guztiak geldiarazi zituen eta deseskalatze prozesua hasieran aurreikusitakoa baino luzeagoa izan da, ia bigarren hiruhileko osora luzatu baita.
EAEKO EKONOMIA
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894