Koiuntura DI-DA batean.

2020ko urria

COVID-19aren pandemiak gogor jo du munduko osasun eta ekonomia sistemetan. Denbora pasa ahala, handitu egin da birusaren eta ekonomiaren bilakaerari buruzko ziurgabetasuna. Aurreikuspenen eguneratzearen arabera, aurtengo batez besteko jaitsiera %10,1 izango da eta hurrengo urtean susperraldi handia lortuko da (%8,9).

koiuntura-web

Koiunturazko datuek erakusten dutenez, amaitu berri den hirugarren hiruhilekoan ekonomia suspertu egin da, eta, nahiz eta uztailean EAEko industria ekoizpenak beste beherakada bat izan zuen (%12,4koa), martxotik izandako beherakada txikiena da.

Kontsumoko prezioen indizeak bi hamarren igo zuen urte arteko tasa abuztuan, -%0,4ra arte, argindarraren prezioaren igoerak eraginda. Era berean, hotelek, kafetegiek eta jatetxeek bost hamarren egin zuten gora, %0,6ra arte. Aitzitik, aurreko aldian bezala, aisialdia eta kultura izan ziren eragin negatibo handiena izan zuten taldeak.

Enpresek ezkor jarraitzen dute etorkizunari begira, baina datuek apur bat gora egin dute. Zehazkiago adierazita, konfiantzaren indizea hirugarren hiruhilekoko 22,6tik laugarreneko 30,8ra igo da, egoera normala litzatekeena (50) baino askoz beherago oraindik.

Irailean, Euroguneko konfiantza eta sentimendu ekonomikoko indizeak beste aurrerapauso bat eman zuen suspertzeko prozesuan, eta 91,1eko balioa izan zuen. Indizeak adierazten du zailtasun nagusiak zerbitzuen sektorean daudela, eta gainontzeko sektoreak, berriz, edo hazten ari dira jadanik edo gutxi falta zaie hazten hasteko.

Aurreikuspen ekonomikoek ziurgabetasun handia dute COVID-19aren pandemiaren bilakaeran eta horrek ekonomian eta gizartean duen eraginaren aurrean. Hazkunde globala -%4,5 izango da aurten, hau da, aurreko aurreikuspena baino 1,5 puntu handiagoa. 2021ean, berriz, %5,0 haziko dela aurreikusten da.

Ekonomiaren susperraldia ez da lineala izango, eta, unean-unean, atzerapausoren bat ikusiko dugu.

EAEko ekonomia %10,1 jaitsiko da 2020an

Industria ekoizpenak martxotik izan duen beherakada txikiena jaso zuen uztailean

KPIa -%0,4ra arte galgatu zen abuztuan argindarraren garestitzearen ondorioz

Enpresen igurikimenak laugarren hiruhilekorako zertxobait hobetu dira

Europako sentimendu ekonomikoaren susperraldia aurrera doa

Munduko ekonomiaren mailaz mailako susperraldi zalantzazkoa

Hilabeteko laburpena



ESTATISTIKA ERANSKINA: Aurreikuspenak eta adierazleak

koiuntura eusko jaurlaritza

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus