Geroa ereiten

EAEko ekonomiaren hiruhilabetekaria

2020ko 3.hiruhilekoa

Udaberriaren amaieran eta udan martxan jarri zen deseskalatzeari esker, jarduerara itzuli ahal izan zen eta horren ondorioz, BPG-aren bilakaera ez zen bigarren hiruhilekokoa bezain negatiboa izan.

Udako  hilabeteetan zehar,  munduko  ekonomiak  indar  handiz  egin  zuen   gora,  mugaketen  eta mugikortasun  geografikoaren  lasaitzeak  bultzatuta. Horri  esker,  jarduera  ekonomikoa suspertu egin zen, eta, ondorioz, ekonomia handi guztiek atzean utzi zituzten aurtengo bigarren laurdenean jaso zituzten inoizko tasarik ahulenak.

Martxoan  eta  apirilean  hartutako euste  neurrien  ondoren,  ondorengo  hilabeteetako deseskalatzeak eta jarduerara itzultzeak ahalbidetu zuten EAEko Ekonomiaren BPG-ak urte arteko jaitsiera tasa -%7,5era  arte  leuntzea,  aurreko  datua  baino hamabi  puntu  gorago kokatuz,  baina  oraindik  ez dira  pandemiaren  aurreko  balioak  berreskuratu.

Kanpo eskarietan, esportazioak  (-%15,5)  eta inportazioak  (-%14,8) berriro ere nabarmen  murriztu  ziren hirugarren  hiruhilekoan,  baina  aurreko aldiko jaitsieretatik urrun. Barne eskariak ere beherakada handia erakutsi zuen hirugarren hiruhilekoan,  -%7,2ko urte arteko tasarekin.

Aurreko  hiruhilekoetan  bezala,  prezioen  bilakaera  aztertzen  duten  adierazleek  balio  txikiak aurkeztu  zituzten. Baina hitzarmenen hobekuntzak martxan jarraitu zutelako sektore batzuetan soldatapekoek  erosteko ahalmena irabazten jarraitu zuten. Horretaz gain, benetan  lan  egindako  orduen  kopurua  aurreko  aldian  baino handiagoa  izan  zen kostua igoz, covid-19ak sortutako aldaketengatik.

Arlo Publikoan, urrira arteko zerga bilketari buruzko datuek adierazi zuten, beheranzko joera moteltzen joan zela. Hobekuntza horren atzean egon ziren, batez ere, diru bilketari dagokionez, garrantzi handiena zuten bi  neurriak: Geroratzeak  lortzeko  aukerak  zabaltzeak  eta  zorrak  likidatzeko  epeak atzeratu   ahal   izateak.

Arlo finantzarioan, udan zehar jardueraren  gorakadak  eta  politika  ekonomikoen  etengabeko  laguntzak  finantza-merkatuetan arriskuarekiko gosea areagotzea eragin zuten. Hala  ere, irailean  eta  urrian,  COVID-19aren  bigarren olatuaren  hedatzeak eta  AEBetako  Kongresuan  beste  zerga  pizgarri  baten  inguruan akordiorik lortu ez izanak arriskuarekiko gosea murriztu zuten eta ondorioz ziklo ekonomikoarekin lotura handiena duten aktiboei eragin.

Munduko  ekonomiaren  bilakaerari  buruzko  aurreikuspenak  hobetu  egin  dira  azken  asteetan, COVID-19aren  aurkako  txertoetan  egindako  aurrerapenei  esker. Consensus  Forecastsek abenduko  txostenean adierazi  duenez,  munduko  ekonomia  -%4,2  murriztuko  da  2020an  eta %4,8ko  hazkundea  izango  du  2021ean.

   LABURPENA

   EKONOMIAREN INGURUNEA

EAEKO EKONOMIA

   Ekoizpena eta enplegua

   Barne eta kanpo eskaria

   Prezioak, soldatak eta kostuak

   Arlo publikoa

   Arlo finantzarioa

   Aurreikuspenak

txostena-31-euskarazirudia

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus