Geroa ereiten

MARTXO DIGITALA OARSOALDEAN

EUSKO JAURLARITZAREN INPLANTALARIAK ZERBITZUAK AHOLKULARITZA TEKNOLOGIKOKO HIRU SAIO ESKAINIKO DIZKIE ESKUALDEKO ENPRESEI

"Zerbitzu digitalak saltzeko eta emateko kanal berriak", "Mugikorrarekin zereginak bizkortzea eta automatizatzea" eta "zibersegurtasuna, baliabide digitalak erabiltzean datuak lapurtzea eta manipulatzea saihesteko" izango dira enpresa interesatuekin jorratuko diren gaiak.

Euskadiko ekintzaileentzako, autonomoentzako eta mikroenpresentzako Teknologiak Ezartzeko SPRIren zerbitzuak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eskutik, ERALDAKETA DIGITALERAKO DOAKO aholkularitza teknologikoa eskainiko die eskualdeko enpresei, negozioak berraktibatzen eta lehiakortasuna handitzen lagunduz.

Aholkularitza-saio horiek bertaratutaegingo dira, osasun-neurri guztiei eutsiz. Oarsoaldea garapen agentziaren COWORKING ARETOAn, Oiartzungo Mamuteko 2. solairuko bulego eraikinean egingo dira, martxoko hiru ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara.

Saioen gaia honako hau izango da:

Zerbitzu digitalak saltzeko eta eskaintzeko kanal berriak

INTERNETEN PRESENTZIA ETA POSIZIONAMENDU egokia bezero gehiagorengana iristeko: Egokitu saltzeko eta zerbitzuak eskaintzeko duzun modua kanal digital berrietara

Helburua: Izan ezazu presentzia digital egokia, bezeroek bilatzen zaituzten lekuetan aurki zaitzaten

Parte hartu tailerrean eta guk lagunduko dizugu…

Zerbitzu digitalak eskaintzen dituen enpresa:

  • Ezagutu zure zerbitzua modu digitalean eskaintzeko tresnak eta moduak: kontsulta birtualak, salduosteko zerbitzu digitala, mantentze-lanak, prestakuntza birtuala, aholkularitza digitalak, diseinatzaileak

  • Zabaldu bezeroarekin interakziorako kanal berriak, presentzia fisikoa saihestuta kalitatezko zerbitzua, desberdina eta gertukoa eskaintzen jarraitzeko

Online salmentarako kanal berrietan produktuak dituen enpresa:

  • Jarri zure produktuak zure egoitza birtualetako katalogo digitaletan: Zure enpresaren txatean, webgunean, Mapa birtualetako posizionamenduan (Google mapak, Binds...)

  • Ezagutu online dendek sare sozial profesionaletan eskaintzen dituzten aukerak; aukeratu zure produktu izarrak edo bereizgarriak, eta saldu erabilgarri dituzun baliabide digitaletako dendetan

Bezeroarekin online interakzioak dituen enpresa:

  • Eskaerak, iradokizunak, kontsultak...jasotzen ditu Interakzioa errazten du autogenerazio-inprimakien bidez, bezeroen eskaerak ezagutzeko eta haien beharrei aurre hartzeko

  • Online bidezko Ordainketak-kobratzea; ezagutu zure bezeroentzat egokiak diren plataformak

Emaitza: Eraldatu produktuen salmenta eta zerbitzuen eskaintza bezeroarekin interakzioan aritzeko kanal berrietara, harremanaren kalitateari eta gertutasunari eutsita

Data: martxoak 5, ostirala

Ordua: 10:00 – 13:00

Izen-ematea: https://forms.gle/T981RvoZTnocszom6

Atazen azkartasuna eta automatizazioa mugikorrarekin

Zure negoziorako BIZKORTASUNA eta Zerbitzu diferentziala gailu mugikorren Erabilera adimendunarekin

Helburua: Atera etekina ezazu zure gailu mugikorraren ahalmen guztia enpresan eguneroko zereginak arintzeko eta eraginkorragoa izateko!

Parte hartu tailerrean eta guk lagunduko dizugu…

  • Dokumentuak eskaneatu eta mekanografiatu, zure gailu mugikorretik sinatu ahal izateko, baita sinadura elektronikoarekin

  • Testuak eta elkarrizketak denbora errealean itzuli

  • Modu errazean proiektuak administratu eta zereginak kudeatzen

  • Aurkitu urrutitik eta ezabatu zure mugikorreko informazioa

  • Mugikorrera izan dituzun sarrera ez legitimoak identifikatzen

  • Ordenagailura urrutitik sartu zure gailuetatik

  • Zure hitzorduak alerta programatuen bidez agendaratzen, eta hitzorduak beste gertaera batzuekin sinkronizatzen

  • QR kodeak erabiltzea mugikorretik informazioa arinago trukatzeko

  • Zure gailu mugikorrarekin on-line ordaindu eta kobratzen

  • Gehitu zure negozioari beste WhatsAppeko mugikor linea

Emaitza: Nola gailu mugikorrek zure negozioa bizkortu eta eraginkorragoa egin ahal dezaketen

Data: martxoak 12, ostirala
Ordua:
10:00 – 13:00
Izen-ematea:
https://forms.gle/JE5UHhpD3c4wJH4J9

Zibersegurtasuna, baliabide digitalak erabiltzean datuak lapurtzea eta manipulatzea saihesteko

BABESTU ZURE ENPRESA ZIBER-ERASOETATIK, bitarteko digitalak segurtasunez erabiliz.

Helburua: ezagutu zure enpresak egiten dituen mehatxuak eta ikasi baliabide digitalak segurtasunez erabiltzen.

Eskatu aholkularitzan eta lagunduko dizugu:

  • Dauden mehatxu motak ezagutzea, zure enpresaren arrisku-maila eta zibereraso baten aurrean nola jokatu jakitea.

  • Posta elektroniko bidezko komunikazioetan bermeak eskaintzen dituzten segurtasun-praktikak erabiltzea, zure mezuen edukia ez manipulatzeko.

  • Urrutitik sartu zure ekipoetara segurtasunez, telelanak zure enpresaren datuak arriskuan jar ez ditzan.

  • Pasahitz sendoak eta gogoratzeko errazak sortzea, bai sistemetara, kontuetara edo Wifi-ra sartzeko.

  • Hodeian datuak partekatzeko jardunbide egokiak ezagutzea.

  • Zure datuak eskuratzeko identitatearen ordezkapena saihesten ikastea.

  • Dokumentu sentikorrak digitalki sinatzea edo enkriptatzea, manipulazioak saihesteko.

  • Gehien erabiltzen diren plataformetako zure kontuei segurtasuna gehitzea.

  • Gure wifia erabiltzearen arriskuak ezagutzea eta ingurune seguru batera konektatzen ikastea, segurtasunik gabe.

  • Zure webgune ohikoenetan modu seguru eta erosoan sartzea.

  • Bahiketa posibleen datuak salbu izaten ikastea, programatutako segurtasun-kopiak eginez.

  • Zure mugikorrean dagoen informazioa seguru eduki, eta jakin zure kamera edo beste Gadget batzuk seguruak diren.

Emaitza: iruzur ohikoenak ezagututa, horiei aurre egiteko gai izango zara.

Data: martxoak 26, ostirala

Ordua: 10:00 – 13:00

Izen-ematea: https://forms.gle/682uUXTM7ioE1r8YA

Aholkularitza saio horiek aurrez aurre egingo dira, eta edukiera mugatua izango dute, Covid19k gaur egun duen egoerarengatik. Horietan parte hartu nahi duten pertsonek ahalik eta lasterren eman beharko dute izena formularioaren bidez, izena emateko ordena errespetatuko baita.


Ikus Inplantalariak eskainitako ZERBITZUEN KATALOGOA

inplantalarieus202122222


Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus