Geroa ereiten

Oarsoaldeak gonbidatu gisa parte hartzen du Tarragonako Aldundiaren web mintegian: "Coworking publikoa sortu, kudeatu eta dinamizatzea, benetan funtziona dezan"

Beste lurralde eta erakunde publiko batzuentzat erreferente den Habian! esperientzia adibide gisa finkatu da Tarragonako Aldundiak antolatutako jardunaldi hauetan.


Apirilaren 19an Beatriz Brosak, eta Esti Susperregik, Oarsoaldea garapen agentziako ekonomia eta lurralde garapen arloko zuzendari eta teknikari gisa, hurrenez hurren , Habian! Inkubagailua aurkeztu zuten coworking espazioko esperientzia gisa.

Tarragonako Aldundiak antolatuta, jardunaldi hauek Tarragonako probintziako toki-erakundeen garapen, sustapen ekonomiko, negozio eta/edo ekintzailetza arloetako teknikariei eta kudeaketakoei zuzenduta daude, baita Tarragonako, Terres de l 'Ebroko eta Baix Penedeseko landa-eremuetako coworking-espazio publikoen sustatzaileei eta kudeatzaileei ere.

Prestakuntza teoriko eta esperientziazko horrek funtsezko hainbat puntu jorratu zituen, praktikoena, logikoena eta ukigarriena, baita estrategikoena eta osagarriena ere, coworking arrakastatsu bat eraikitzeko.
Oarsoaldeak, Habian! Ekintzailetza-inkubagailuarekin, esperientzia gisa azaldu zuen Habian!en eredua, lankidetza-proiektuetan oinarritua, eta xede duen publikoa, artisau eta arte lanbideen eta teknologiaren arloko pertsona ekintzaileak baitira.
Habian! ereduak interes handia sortu zuen mintegian parte hartu zuten pertsonen artean, haien jardueraren berezitasunagatik, espazioaren antolaketagatik, eskaintzen dituzten zerbitzuak kudeatzeko ereduagatik eta proiektua dinamizatzeko ereduagatik komunitatea erakarri eta egiteko, eta etorkizunean espaziora bisitak egitea planteatu zen, Coworking espazioa in situ ezagutzeko.

Ekintzailetza-inkubagailuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, orria bisitatu dezakezu
https://www.habian.eus/ edo Oarsoaldea garapen agentziarekin harremanetan jarri  www.oarsoaldea.eus edo 943 494 129 telefonoen bidez.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus