Geroa ereiten

Lanerako prestakuntza ikastaro berria. " Hozteko instalazioen proiektuak garatzea "

Ikastaroa batxilergoko titulua duten langabeei dago zuzendua.

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziak, lanerako prestakuntza ikastaro berri bat jarri du martxan gure eskualdeko langabeen enplegua eta lanbide-kualifikazioa hobetzeko.

Ikastaro horren % 100-a Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatuko du batxilergoko titulua duten gure eskualdeko langabeen lanbide-gaitasunak eta kualifikazioak eskuratzea eta hobetzea ahalbidetzeko asmoz.

Aizpea Otaegi Oarsoaldea garapen agentziako presidenteak adierazi duenez, prestakuntza amaitzean parte-hartzaileek 3. mailako profesionaltasun-ziurtagiri osoa lortuko dute, horrela, lanpostu horretarako gaitasun profesionala dutela egiaztatuz.

"Hozteko instalazioen proiektuak garatzea" ikastaroak, 490 orduko zati teorikoa du, eta parte-hartzaileek hozkailu instalazioen proiektuak garatzeko gaitasuna izango dute, ezaugarriak finkatuz, planoak eginez, muntaketa eta proba-protokoloak planifikatu eta zehaztuz. Beti ere, aurreproiektu batean oinarritu eta ezarritako zehaztapen teknikoen, arauen eta prozeduren arabera. Hori guztia, bideragarritasuna, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

Prestakuntza egin ondoren, parte-hartzaile bakoitzak sektoreko enpresetan 80 orduko praktikaldia egiteko aukera izango du.

Ikastaroa ekainean hasiko da eta gaztelaniaz emango da Oarsoaldeko bulegoetan, goizez, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 13: 00etara.

Izena emateko epea datorren ekainaren 21ean amaituko da, beraz, interesatuek hemen eman beharko dute izena data hori baino lehen.

Informazio gehiagorako: Oarsoaldeko Enplegu Sailaren bulegoak Errenteriako Olibet kaleko 6.ean edo 943.510.200.

frigorista eusk 002

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus