Geroa ereiten

Hazinnova 2021, enpresentzako doako aholkularitza


Oarsoaldeko 10 langile edo gehiagoko enpresek produktuan eta negozio-prozesuan berrikuntza dakarten mikroproiektuetarako aholkularitza espezializatu hau jaso ahal izango dute: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.

Zer da HAZINNOVA?

Hazinnova programa doako aholkularitza espezializatuko zerbitzu bat da eta bere helburuaenpesa-lehiakortasuna hobetzea da produktuarekin/ industria-prozesuarekin lotutako industria eta zerbitzu enpresetan, eta, horretarako, berrikuntza ez teknologikoa sustatzea, irtenbideak identifikatzea eta espezializatutako aholkularitza-zerbitzu baten bidez programa ezartzea.

Innobasquek, Spri Taldeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen dute programa.

Zer eskaintzen dizu HAZINNOVAK?

  • 50 orduko aholkularitza aditua eta doakoa.

  • HAZINNOVA agente baten laguntza prozesu osoan zehar

  • Gutxieneko karga administratiboa

  • 3 hilabetean emaitzak lortzea

Zein ETE motari zuzentzen zaio HAZINNOVA?

10 langile edo gehiagoko enpresak, euskadin kokatuak eta industria-jarduerak (manufakturazio industria, erauzketa industriak, energía hornikuntza, ur eta hondakinen kudeaketa) eta zerbitzuak (industriarekin lotutako zerbitzuak, IKT Jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantza-jarduerak, aseguruak) egiten dituztenak.

HAZINNOVA proiektu motak

Enpresek mota ezberdinetako 2 mikroproiektu egin ahal izango dituzte gehienez, 8 mota hauetatik aukeratuta:

  • Ekonomiko-finantzarioa

  • Produkzioa

  • Logistika

  • Barneko administrazio prozedurak

  • Pertsonak

  • Bezeroak

  • Merkatu berriak

  • Produktua

Nola eskatu HAZINNOVA ?

Aholkularitza hau jasotzeko interesa duten enpresek SPRIren bidez jaso dezakete (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak euskal industria sustatzeko duen erakundea), eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza izango dute uneoro.

Hazinnova programa eskatzeko epea 2021/12/02an amaituko da.

Informazio gehiago: https://www.spri.eus/laguntzak/hazinnova/

Izena emateko formularioa: https://www.spri.eus/laguntzak/hazinnova/#formulario

hazinnova2021

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus