Oarsoaldeko etxebizitzen eraikinak birgaitze energetikoaren diru-laguntza programen onuradun izango dira

Esta nueva convocatoria de ayudas  cuenta con una modificación que permitirá acogerse al mismo tiempo a las ayudas de Gobierno Vasco y las del IDAE

Amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren lehendakariak, jakinarazi digunez, IDAEk (Energiaren dibertsifikazio eta aurrezpenerako institutuak) argitaratu ditu bizitegi-sektoreko eraikinen berriztapen termikorako diru-laguntzen programari dagozkion oinarri arautzaileen eta diru-laguntza deialdiaren moldaketa.

Moldaketa honi esker, etxea isolatuz bizi-kalitatea hobetu nahi duten pertsonek dauden diru-laguntza guztiak eskuratzerik izango lituzkete, beti ere ez badira minimis laguntzen mugak gainditzen (200.000€ azken 3 urteetan) eta FEDER europar fondoen kofinanziazioa %50aren azpitik baldin badago.

Inguratzaile termikoaren eraginkortasun energetikoaren hobetzerako diru-laguntzak hurrengoak dira:

OINARRIZKO laguntza

Lagunaza GEHIGARRIA

MAILEGUA

Irizpide Sozialak

Sailkapen energetikoa

Ekimen integratua

Laguntza maximoen %.

%30

%15

%15-%5  artean

%20

%60

 

Diru-laguntza hauek eskuratzerik izango dituzte eraikinaren inguratzaile termikoan egindako lanen ondorioz berogailuen eskaria murriztea lortzen dituzten ekimenek eta era berean, obra egiteko beharrezkoak diren instalazio lagungarrien kostuak kontuan izango dituzte, hala nola, andamioak, garabiak eta abar.

  Diru-laguntza hauek eskatzeko bete behar diren gutxieneko baldintzak hauek dira:

§ Hobekuntzak egin ostean, eraikinak CTE DB HE dokumentua bete beharko du eta honen sailkapen energetikoa gutxienez letra batean hobetu. Egoera hau teknikari eskudun batek ziurtatu eta zuritu beharko du.

§ Kontuan hartuko den hobekuntzaren kostua 30.000 € baino handiagoa izan beharko du.

§ Hobekuntzak ezin dira hasita egon programa hau indarrean sartu baino lehen. Bestetik, laguntzen eskaera egin baino lehen fakturatutako kosturik ez da kontutan izango, dokumentu teknikoen prestakuntzarekin lotutakoa izan ezik.

Diru-laguntzen taulak jasotakoaz gain, hauek hurrengo mugak izango dituzte:

§  Etxebizitza eraikinentzat diru-laguntzen kopuruak ez du 6000€/etxebizitzako gaindituko.

§  Mailegua, oinarrizko eta diru-laguntza gehigarriari batuta, ezingo du %90 gainditu, ezta 12.000€/etxebizitzako kopurua gainditu ere.

§ Emandako diru-laguntzak bateragarriak izan daitezke beste edozeinekin beti ere, hauek gehituta, ez badituzte minimis diru-laguntzen mugak gainditzen (200.000€ azken hiru urtetan)  ezta europar FEDER diru iturritik %50a baino gehiagoko finantzaketa eduki.

§ Ekitaldi hau 2016ko abenduaren 31a arte egongo da irekia edo aurrekontu partida amaitu arte.

Laguntza hauei buruz informazio gehiago eskuratu nahi dutenek eta tramitatzeko Oarsoaldeko Hiri-berriztapen Sailarekin harremanetan jar daitezke, non diru-laguntza hauen inguruko aholkularitza eta laguntza jasoko duten, gure eskualdean eraikineko berriztapen termikoa hobetu nahi duten bizilagun elkarteek, obra horiek abantaila gehienekin egin ditzaten ziurtatuz.

Telefonoa: 943 344 160  Posta elektronikoa: xsanchez@oarsoaldea.eus.

 


Oarsoaldea