AGUSTINAK KANTINA ALOKAIRUAN

Errenteriako Agustinak auzoan kokatutako Agustinak espazio berria, kultura- eta sormen-esparruan jarduera ekonomikoa sortzen duten proiektuetarako ekipamendu garrantzitsua da.

Proiektu honen esparruan, eta proiektuaren funtsezko pieza gisa integratuta, Agustinak Kantina sortu da, zentroaren funtsa islatuko duen espazioa, horrela proiektuaren nortasuna eta balioak indartuz. Giro atsegina eta dinamikoa eskainiz, bertako egoiliarrei zein bisitariei elikagai eta edari osasungarriak eta iraunkorrak eskaintzea izango da bere helburu nagusia, tokiko ekonomia eta lehen sektorea bultzatuz.

4.000 biztanle inguru dituen hirigunean dago taberna, eta terraza eta lorategi zabalak ditu, giro atsegina eta lasaia sortzeko. Bezero potentzialak eraikinean egunero jarduerak egiten dituzten pertsonak, eraikinean antolatzen diren prestakuntza eta ekitaldietara joaten diren pertsonak, eta auzoan nahiz inguruko hirigunean ibiltzen direnak izango dira, besteak beste.

Agustinak Kantina guztiz hornituta dago, bai makinetan bai altzarietan. Guztira 64,73 m² ditu, eta honela banatzen da: 35,10 m²-ko mahaietarako eremua, 10,57 m²-ko barra-eremua, 6,59 m²-ko sukaldea eta 12,47 m²-ko bainugela. Horri 24 m²-ko terraza gehitu behar zaio, lorategiduna.

Alokatu nahi baduzu, sartu informazio zehatzagoan hemen:

[sarbidea iragarkira xehetasunekin].

[lizitaziora sarbidea hemen].

Eskaera egiteko epea: 2024ko maiatzaren 20a.

Kontsulta eta zalantzetarako:

esusperregi@oarsoaldea.eus

943 494 129