ARGINDARRA AURREZTEKO ETA FAKTURAK ULERTZEKO TAILERRAK EUSKALTEGIETAN

Argindarra aurrezteko eta haren fakturak ulertzeko ikastaroak emango dizkiete Iratzerri, Ekiherri eta Argitturri elkarteek Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei datozen bi asteetan.

Tailer horiek apirilaren 16tik 23ra bitartean izango dira Oarsoaldeko 5 euskaltegitan.

Ikasturtean zehar sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

Saioen egutegia

  • 2024-3-12: Pasaiako Udal Euskaltegia | Ordua: 17:00 - 18:30.
  • 2024-4-16: Intxixu AEK (Oiartzun) | Ordua: 19:00 - 20:30
  • 2024-4-17: Txirrita AEK (Pasai Antxo) | Ordua: 19:00 - 20:30
  • 2024-4-18: Xenpelar AEK (Errenteria) | Ordua: 09:30 - 11:00
  • 2024-4-23: Oroitzene AEK (Lezo) | Ordua: 18:00 - 19:30