Aste Santuan eta pazko-astean, Oarsoaldea

Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian bada zer egin Aste Santuari eta pazko-asteari etekina ateratzeko. Hona hemen 11 aukera.

ERRENTERIA

1. “Lentzeria, emakumeen ezkutuko sekretua” erakusketa Jantziaren Zentroan

Martxoaren 9an inauguratu berri den eta apirilak 28 bitarte ikusgai egongo den erakusketa berria bisitatzeko aukera paregabea duzu egunotan. Lentzeria, emakumeen ezkutuko sekretua erakusketak XVI mendetik 1930 urtera bitarte emakumezkoek jantzien azpian gordetzen zuten barruko arropa erakusten du.

Gainera, bertara hurbiltzen bazara, erakusketa iraunkorra ezagutzeko parada ezin duzu galdu baita ere.

Ordutegia: martxoak 28, 29, 31 eta apirilak 1 eta 7, 11:00 - 14:00. Martxoak 30 eta apirilak 6, 11:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:00.

 

2. Fanderiako errota-Ibaiaren etxean bisitak eta tailerra

XV. mendeko errota hau bisitatuta bere historia ezagutzeko eta baita errotarria martxan ikusteko aukera ere izango duzu.

Ordutegia: martxoak 28, 29 eta 31, 10:30 -14:00.

Jarduera berezia ere antolatu da martxoaren 30ean, Oiartzun ibaiko urak aztertzeko tailerra hain zuzen. 6 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzenduta dago, aldez aurretik izena eman behar da eta doakoa izango da.

Ordutegia: martxoak 30, 10:30 - 12:30.

 

3. San Marko Gotorlekua: Gipuzkoako kostaldeko begiratokia

San Marko Gotorlekuak Aste Santutik aurrera irekiko ditu ateak berriro. Aukera itzela da egun hauetan bertara hurbiltzeko. Gotorlekuko pasabide ezkutu eta sekretuetan zehar ibili ahal izango zara eta Gipuzkoako kostalde osoko begiratoki onenetik dauden ikuspegiez gozatuko duzu.

Ordutegia: asteburu eta jai egunak: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00.

 

LEZO

4. Lezo: egun bateko txango aparta

Lezok oporraldi honetan zehar egiteko jarduera sorta zabala eskaintzen du. Hirigune historikoa bisitatzea ezinbestekoa da, xarma handiko kale eta eraikin bikainak baitaude bertan. Gainera, Gurutze Santuaren Basilikan Europan dauden bizarrik gabeko hiru Kristoetako bat ikus daiteke.

Mendizaleek hirigunetik hasten diren seinaleztatutako hiru ibilbiderekin gozatzeko aukera dute, distantzia eta zailtasun ezberdinekoak. Txirrindularitzaren zaleek alokairu-zerbitzua aprobetxa dezakete Lezo abiatuta eskualde osoa lotzen duen bidegorri-sare zabalean zehar ibiltzeko.

Eguna osatzeko, erretegiak, jatetxeak eta kalitate handiko tabernak daude. Bertan sasoiko produktuak, parrilako arraina eta haragia, sukaldaritza tradizionala, pintxoak eta eguneko menuak dastatu daitezke.

 

OIARTZUN

5. Arditurriko Bide berdean zehar oinez edo bizikletaz

Oiartzun ezagutzeko plan ezin hobea da Arditurriko Bide Berdea alderik alde zeharkatzea. Antzina, Arditurri meategiko tren zaharrak mea Pasaiako portura garraiatzeko erabiltzen zuen bide hau jarraituta ibilbide kulturala egin dezakezu gainera, bidetik oso hurbil Oiartzungo 3 museo topatuko dituzu eta: Soinuenean, mundu osoko 400 musika-tresna baino gehiagoko bilduma ikusi eta entzun ahal izango duzu; Luberrin, Euskal Herriko Geologiari buruz ikasi ahal izango duzu, eta bidearen amaieran erromatarren garaitik ustiatuak izan diren Arditurriko Meategien sakonean sartu zaitezke.

Gainera… Arditurriko Bide Berdearen  webgune eta APP berriak martxan

Arditurriko Bide Berdera hurbiltzeko asmoa baldin baduzu, arditurribideberdea.eus webgunean topatuko duzu informazio guztia txangoa aurretik antolatzeko. Meategira sartzeko sarrerak ere bertan eskura ditzakezu. Egunean bertan, APPa bide lagun izango duzu, GPS sistema bati esker, Bide Berdetik zoazela unean emango baitizu tokiko informazioa. Familientzako joko interaktibo dibertigarri bat ere eskaintzen du APPak, behin Arditurri meatze gunean zaudela jolasteko.

 

6. Hartu ipar-orratza “Iparra galdu gabe”

Aste Santuko oporraldian  “Iparra galdu gabe” orientazio jolasa eskainiko da Arditurriko parketxean. Martxoaren 28tik 31era, egunero, familian  goiz dibertigarri bat pasatzeko plan ezin hobea izango da. Meategi inguruan zehar froga desberdinak bilatu beharko dituzu “Iparra galdu gabe” ibiltzeko.

Ordutegia: Martxoaren 28tik 31era, egunero: 10:30 - 12:10 (txandak 20 minuturo)

Informazioa eta erreserbak: Arditurri parketxea- 943 495 069 – 688 895 068 / arditurri@gipuzkoanatura.eus / www.gipuzkoanatura.eus  

 

7. Oiartzungo Turismo Bulegoa irekita Arizmendi Enean

Aste Santuko eta pazko-asteko egunetan Oiartzungo Turismo Bulegoa irekiko da berriro Arizmendi Enea etxe-museoan, Aialde kaleko 4.enean. Bertan, herriko eta eskualdeko informazioa jasotzeko aukera izango da bertako zein bisitarientzat. Gainera, XX. mende hasierako euskal burgesiaren oporretako etxebizitzen adibide bikaina den Arizmendi Enea ezagutzeko aukera egongo da, eskainiko diren doako bisita gidatuei esker.

Informazio gehiago eta erreserbak: Oiartzungo Turismo Bulegoa 943 508 913 / turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus 

Ordutegia: martxoaren 28tik apirilaren 1era 09:00- 14:00 eta 16:00- 19:00. Apirilak 2tik 6ra: 10:00 – 14:00 eta 16:00 -18:00. Apirilak 7: 10:00 – 14:00.

 

PASAIA

8. Lur ematearen prozesioa

Berezia da Ostiral Santuan Pasaian egiten den Lur ematearen prozesioa, herriaren ezaugarrietara egokitzen delako: harrizko kale bakarra itsasoaren eta mendiaren artean, bost tunelekin. Horrek pasoak altxatzera eta jaistera behartzen ditu lepakariak. Interes Turistikoko izendatua den prozesio hau, martxoaren 29an 20:00ak aldera ateratzen da San Joan Bataiatzailearen elizatik eta kalea oliozko lanparatxoekin eta kandelekin argiztatzen dute.

 

9. Bisita gidatua Pasaian Ostiral Santuan

Pasaia sakonean ezagutu nahi dutenek Ostiral Santuan bisita gidatu berezi bat egiteko aukera izango dute Maider Perezen eskutik (euskaditurismodenovela.com). Pasai Donibaneko txoko interesgarrienekin batera, Lur ematearen prozesioaren berezitasun guztiak ezagutuko dituzte. Hori gutxi balitz, Albaola itsas kultur faktorian ere bisitatzen da San Joan baleontziaren eraikuntza prozesua zuzenean ezagutzeko eta hau bukatutakoan, Pasaiako badian zehar ibilbidea itsasontziz.

Ordutegia: 16:30-19:30.

Informazio gehiago eta erreserbak: Pasaiako turismo bulegoa: 943 341 556 / turismoapasaia@oarsoaldea.eus

 

10. MATER Ontzi-Museo Ekoaktiboaren eskaintza zabala

Ontzi-museo ekoaktiboan ez dira falta opor hauetarako jarduerak: nabigazioak  Jaizkibelgo itsaslabarretatik (martxoak 27, 28 eta 29), itsas irteerak ilunabarrean (martxoak 28) eta itsas hondakinen bilketa Alabortzan (martxoak 31). Gainera, ontzian bertan, bisita arrantzalea eta ekoaktiboa ere egin daitezke.

Informazio gehiago eta erreserbak: 619 814 225 / info@mater.eus / mater.eus 

 

11. Albaola Itsas Kultur Faktoria

Albaola Itsas Kultur Faktoria ere irekita egongo da egun hauetan, ordutegi zabalagoa eskainiz. Aurrez aurre, XVI. mendeko San Juan baleontziaren eraikuntza ikusi ahal izango duzu, bai bisita librean zein gidatuan. Gainera, “San Juana, gure historia erreskatatzen duen ontzia” argazki erakusketa bisitatzeko aukera izango dute museoa bisitatzen dutenek. Bildumak, baleontziaren eraikuntza-prozesu osoa erakusten du. Mendi Urruzuno argazkilaria da irudien egilea.

Ordutegia: Martxoaren 28tik Apirilaren 1era:  10:00 –14:00 eta 15:00-19:00

Apirilaren 2tik 7ra: astearte eta igandean, 10:00tatik 14:00ak bitarte; eta asteazkenetik larunbatera, 10:00tatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiago eta erreserbak: 943 39 24 26 / info@albaola.org / albaola.org

 

 

PLAN HAUEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIAGO

Errenteriako turismo bulegoa

943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus 

Pasaiako turismo bulegoa

943 341 556 turismoapasaia@oarsoaldea.eus 

Oiartzungo turismo bulegoa

943 508 913 - turismoaoiartzun@oarsoaldea.eus 

San Marko Gotorlekuaren informazio puntua

943 449 638 - turismoa@errenteria.eus 

www.oarsoadeaturismoa.eus