AURTENGO MOTXIAN EBY BIDEO-ERRONKA LEHIAKETAK BADITU IRABAZLEAK

Amaitu da aurtengo Motxian Eby bideo-erronka lehiaketa. Gazteak gustura aritu dira oraingo honetan ere Julen Castillo zirikatzailearen gidaritzapean.

Lehenengo erronkaren irabazleak, gogoratuko zaretenez, Oiartzungo Ranitak taldea izan zen. Bigarren erronkaren irabazleak, berriz, Errenteriako Erramundarrak taldearen bideoa izan zen. 150€ko sari bana irabazi zuten bi talde horiek.

Azkenik, aurten ez da sari nagusirik eman lau lanen arteko berdinketa gertatu baita. Ordainsaria lau lanen egile diren taldeen artean banatuko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Bideoak ikusgai daude www.motxianeby.eus web gunean.

Zorionak irabazleei eta eskerrik beroenak parte hartu duzuen guztioi!