KONTSUMO-EKINTZA ARDURATSUAK ETA KONTZIENTEAK IZATEAREN GARRANTZIA

Gaur, martxoaren 15a, Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna da, eta Oarsoaldeko Kontsumo bulegoak, kontsumo-ekintza arduratsuak eta kontzienteak izatea garrantzitsua dela gogorarazi nahi du.

Kontsumitzaile garen heinean, ditugun eskubideei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea dugu, baina guk arduraz jokatu behar dugula ez ahaztea ere garrantzitsua da.

Kritiko izan behar dugu eskuratzen ditugun produktu eta zerbitzuekin. Gure kontsumo-ohiturak gure eta planetaren benetako beharretara egokitu behar ditugu, eta ingurumena eta gizarte-berdintasuna bultzatuko duten aukeren alde egin behar dugu.

 

Tokiko establezimenduetan erosteak eskualdeko ekonomia bultzatzeaz gain, funtsezko zeregina betetzen du komunitate oparoago eta kohesionatuago baten garapenean. Tokiko negozioetan egindako erosketa bakoitzak zuzenean laguntzen du eskualdeko hazkunde ekonomikoan, gure eskualdean enpleguak sortuz eta mantenduz.

Horregatik, Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoak herritarrak animatzen ditu modu iraunkorrean erostearen garrantzia aintzat hartzera. Iraunkortasuna tokiko produktuak erosteaz gain, gure ingurunean eragin positiboa izango duten artikulu iraunkorrak aukeratzea, birziklatzea eta merkataritza-praktika arduratsuak babestea ere bada.


Kontsumo arduratsua egiteko aholkuak:

 

  • Kontsumitzeko erabakia hartu aurretik hausnartzea. Benetan beharrezkoa den baloratzea.
  • Aldez aurretik informatzea, arazoak saihesteko.
  • Kontratua edo kontratazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eskatzea eta gordetzea. Kontratuarekin lotutako publizitatea ere gorde egin behar da.
  • Fakturak eskatu, egiaztatu eta gorde. 
  • Aldian-aldian kontuak berrikustea, dena ondo dagoela egiaztatzeko (batez ere aldaketaren bat egin badugu).
  • Internet bidezko erosketetan, egiaztatu enpresaren kokapena, harremanetarako modua, erosteko eta itzultzeko baldintzak.
  • Kontuz Instagramen edo beste sare sozialetan agertzen diren iragarkiekin edo eskaintzekin, Whatsapp bidezko salmenta egiten duten ustezko enpresak eta ordainketa gisa transferentzia bat eskatzen dutenak.
  • Arazorik izanez gero, momentuan erreklamatu, denbora pasatzen utzi gabe.
  • Erreklamatu, jasota gera dadin. Telefonoz egiten badugu, gorabehera-zenbakia eskatu behar dugu.


Eta beti gogoratu behar ditugu 5 R-ak:

  • Murriztu. Benetan beharrezkoa dena kontsumitu. Bilgarri gehiegi dituzten produktuak saihestu.
  • Konpondu. Ez dago hondatu den zerbait bota beharrik. Konpon daiteke.
  • Berreskuratu. Konpondu ezin bada, agian berreskuratu eta zatiren bat berriro erabili ahal izango da. Aspaldi erabili ez genuen zerbait ere berreskura daiteke.
  • Berrerabili.
  • Birziklatu.