INGURUMEN KUDEAKETA, OARSOALDEAN LANERAKO PRESTAKUNTZARAKO DOAKO IKASTARO BERRIA DUGU PROFESIONALTASUN-ZIURTAGIRIAREKIN

Langabetuei zuzendutako ikastaroa

Oarsealdea Eskualdeko Garapen Agentziak Lanerako Prestakuntzarako ikastaro berri hau martxan jarri nahi du Ingurumen kudeaketan langabezian dauden pertsonen kualifikaozio profesionala hobetu eta enplegua sustatzeko.

Ingurumen-kudeaketa geroz eta diziplina garrantzitsuagoa da errekurtso naturalak kontserbatu ahal izateko. Erakundeei baliabideen erabilerari eta ingurumenean duten eraginari buruzko erabakiak hartzen laguntzen die.

Prestakuntza honek ingurumen-kudeaketaren oinarrizko kontzeptuak ulertzen eta baliabideak arduraz eta modu iraunkorrean nola erabili daitezkeen sakon ulertzen lagun dezake.

Honek, enpresek eta gobernuek dituzten ingurumen-arazoei aurre egiteko trebetasun egokiak garatzen lagunduko die. Gainera, prestakuntza honek merkataritza-jardueren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko trebetasunak garatzen laguntzeaz gain, ingurumen-kudeaketak etorkizunerako ingurumena babesteko nola lagun dezaketen ulertzen lagunduko die parte-hartzaileei.

Horrenbestez, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak %100ean finantzatutako ikastaro honen helburua, arlo honetako gaitasun eta kualifikazio profesionalak eskuratu eta hobetzea da. Ekintzak bukatutakoan, parte hartzaileek lanbide gaitasuna frogatzen dien Lanbide Ziurtagiria jasoko dute.

Ingurumen Kudeaketako ikastaroak 420 orduko ikasketa teorikoa izango du goizetan, 9:00etatik 14:00etara Oiartzunen, eta 80 orduko praktikaldia enpresan.

Informazio gehiago nahi? Kontsultatu hemen: Info +

Ikastaroan matrikulatu nahi duzu? Eman hemen izena: Aurreinskripzioa Lanbiden

Ikastaro hau otsailean zehar hasiko da. Argibide gehiago nahi izanez gero, parte hartu nahi duen pertsona orok Oarsoaldeko Enplegu Bulegoarekin harremanetan jartzeko aukera izango du olibet@oarsoaldea.eus helbidera idatzita edo 943.510.200 telefono zenbakira deituta.