OARSOALDEKO ENERGIA BULEGOAREN ZERBITZU BERRIA OIARTZUNEN

Mendiburu kaleko 3. zenbakian, astelehenetan 9:00etatik-14etara eta 14:30etatik 16:00etara artatuko du

Oarsoaldeko Energia Bulegoak, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean, oiartzuarrentzat energia-aholkularitza zerbitzu integral bat eskainiko du apirilaren 15etik aurrera.

Zerbitzu berriaren ezaugarri nabarmenak

Oiartzungo herritarrek astelehenetan jo ahal izango dute zerbitzu berri honetara, bertan hainbat gairi buruzko informazioa eta aholkularitza eskainiko zaielarik, hala nola:

  • Fakturak interpretatzea eta energia-kontsumoa aztertzea.
  • Energia tarifei eta eskura dauden laguntza ekonomikoei buruzko informazioa.
  • Etxebizitzen energia-eraginkortasunari eta berriztagarriei buruzko aholkularitza.
  • Energia alorreko legediaren eta komunitateko ekimenei buruzko eguneratzeak.

Baita energiaren lotutako beste edozein kontsulta ere.

 

Aholkularitza pertsonalizatua:

Energia bulegoko teknikariek aholkularitza zuzena emango dute astelehenero Oarsoaldeko Energia Bulegoan, Oiartzungo Mendiburu kaleko 3. Zenbakian, 9:00etatik-14etara eta 14:30etatik 16:00etara.

Kontsultak egiteko hitzordua eskatu beharko da astelehenetik ostiralera 943 344 160 telefonoan edo energia@oarsoaldea.eus helbide elektronikoan.

 

Erakundeen arteko koordinazioa:

Oarsoaldea Garapen Agentziak duen Oarsoaldeko Energia Bulegoko langilea, Oiartzungo Udalarekin elkarlanean arituko da zerbitzua Oiartzungo herrian modu eraginkorrean ematen dela bermatzeko, modu honetara, Argitturri, Oiartzungo Energia Berriztagarrien komunitateak egindako eskaerari erantzunez.

Oiartzungo udaletik zein Oarsoaldea garapen Agentziatik oiartzuar guztiak animatu nahi ditugu energia-aholkularitza zerbitzu berri hau erabiltzera, non informazioa, orientazioa eta laguntza emango zaien energiarekin lotutako gaietan, fakturak interpretatzetik hasi eta energia-eraginkortasunari eta berriztagarriei buruzko aholkularitzaraino. Zerbitzu hau erabiltzean, energia-kontsumoari buruzko erabaki informatuagoak hartzeaz gain, etxebizitzaren ongizatean eta ingurumenaren zaintzan lagundu ahalko duzu.

 

Zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero edota hitzordu bat eskatzeko, jarri harremanetan Oarsoaldeko Energia Bulegoarekin: 943 344 160 energia@oarsoaldea.eus