TXALAPARTA TAILERRAK OARSOALDEKO EUSKALTEGIETAN

Oreka TXko Harkaitz Martinez de San Vicentek TXALAPARTAri buruzko tailerrak eskainiko dizkie hurrengo asteetan Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleei.

Ikasturte oro sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat. Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

Saioen egutegia:

2024-1-23: EUE (Errenteria) | Ordua: 16:00 - 17:30

2024-1-24: Oroitzene AEK (Lezo) | Ordua: 18:00 - 19:30

2024-1-25: Intxixu AEK (Oiartzun) | Ordua 09:30 - 11:00

2024-1-25: Xenpelar AEK (Errenteria) | Ordua: 19:00 - 20:30

2024-1-30: Txirrita AEK (Pasai Antxo) | Ordua: 19:00 - 20:30

2024-2-01: PUE | Ordua: 09:30 - 11:00