Geroa ereiten

Mikroenpresei Laguntza

img_departamento-eu

Oarsoaldea prest dago zure zalantzak argitzeko eta zure enpresa sortzeko eman behar dituzun urrats guztietan laguntzeko. Proiektuaren bideragarritasuna eta proiektua burutu arteko urratsak zurekin batera aztertuko ditugu.

Laguntzak, dirulaguntzak eta baldintza onenak dituzten finantziazio bideak eskaintzeaz gain, enpresari lanerako prestatzen zaitugu, enpresa kudeaketa ikastaroen bitartez. Zure enpresa eskualdean martxan jartzeko behar dituzun baliabide guztaik lortzen lagunduko dizugu (gure Enpresa Berrien Zentroan lokalak, pabilioiak...).

Gehiago jakin nahi baduzu pertsona ekintzaileentzako informazio saioetara etor zaitez. 943 49 41 29 telefonora deitu edo izena eman.

Eskabidea

Zuk eskuratzen dizkiguzun datuak “MIKROENPRESEI LAGUNTZA” izeneko fitxategi automatizatuan sartuko dira eta horren arduraduna OARSOALDEA, B.A. izango da. Datu horien helburua honako zerbitzuak eskaintzea da: prestakuntza, langileak aukeratzea, asetze-galdeketak, laguntza eta dirulaguntzen berri ematea, kontsultak, kexak eta erreklamazioak erantzutea eta enpresa-aholkularitza. Fitxategia Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaio eta datuen segurtasun osoa bermatzeko segurtasun-neurriak ditu.

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, Datuak Babesteko Oinarrizko Legeak espresuki aitortzen duen ikusteko, zuzentzeko, kentzeko eta errefusatzeko eskubidea izango duzu. Horretarako, dbol-lopd@oarsoaldea.eus posta elektronikoaren bidez Segurtasuneko Arduradunarekin harremanetan jarri eta fitxategiaren izena adierazi beharko duzu.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus