Geroa ereiten

Zure enpresa berria sendotu nahi baduzu

Enpresa berrien zentroa 

Zerbitzu sektorearen barruan enpresa ideia bat baduzu, bideragarritzat jotzen badugu, mikroenpresa batean bihurtzen bazara (edozein dela ere zure forma juridiko sozietarioa), zure jarduera ez bada zure eskaera baino urtebete lehenago hasi, eta zure enpresa kudeatzeko lokal bat, batzar areto bat edo bestelako azpiegiturak behar badituzu, hauxe da zure espazioa.

Eskaintzen duguna 

Zerbitzu enpresa berrientzako lokalen alokairua 

Oarsoaldeak 11 moduloren alokairua eskaintzen du baldintza onuragarrietan. Modulo hauek zerbitzu enpresa berrientzako instalazio modernoak eta zerbitzu komunak dituzte.

Enpresa zentroan sartzeko eskaera-orria bete ezazu

Alokatzeko instalazioen urritasunak eta merkatuko prezio altuek hasiberriak diren zerbitzu enpresa askoren bideragarritasuna baldintzatzen dute.

Ekintzaileentzat lokalak lortu behar dira, baldintza ekonomiko onetan, ekimen bideragarriak garatzeko lagungarriak izango baitira. Lokalak lortzeko erraztasunak emanez gero, hasiberriak diren enpresek gastuak gutxitu eta lehiakortasuna handitzen dute. Horrela, merkatuan azkarrago eta hobeto finkatzen dira.

1.ESKATZAILEAREN DEKLARAZIOA

/ /

m2 Oarsoaldea, S.A. enpresa Zentroan, eta eskaera honetan azaltzen diren datuak egiazkoak direla adierazten du.

2.ENPRESA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

(Enpresa proiektuaren kasuan 2.1, 2.4 eta 2.6 atalak bakarrik bete, 2.1 atalean proiektuaren izena adieraziz eta 2.4 eta 2.6 ataletan aurreikusitako datuak)

/ /

3.ERANTSI BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

(Enpresa proiektuaren kasuan, lehenengo bi atalak erantsi. Zentroan sartzeko behin betiko baimena ondoren entregatu beharreko dokumentazioak baldintzatzen du)

  • Eskatzaileen dokumentazioa
  • Negozio plana
  • Merkataritza-sozietatearen kasuan: sozietatea sortzeko egituraren kopia sinplea, Merkataritzako erregistroan izena emanda dagoena.
  • Botere eskrituren kopia (beharrezkoa denean)
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta (kopia)
  • Identifikazio Fiskalaren Txartela (kopia)
  • Besteak (zehaztu)

 

Datu Pertsonalen Babesera klausula

Aretoen alokairua 

Eskaintzen ditugun aretoak ikusteko klikatu hemen

Enpresaren jarraipena 

Gure espazioetan lan egiten duten enpresa berrien jarraipen eta aholkularitza ekonomiko eta finantzieroa egiten dugu merkatuan mantendu eta sendotu daitezen.

Jardunaldiak, hitzaldiak eta ekitaldi interesgarriak 

Pertsona ekintzaileentzat eta enpresa berrientzat.

Oarsoaldea Garapen Agentzia

Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.

Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894

oarsoaldea@oarsoaldea.eus