#EuskadiTurismoBono

 

Abierta hasta el 27 de octubre la adhesión de empresas del sector turístico, restauración y hostelería de Oarsoaldea a esta campaña que ofrece descuentos en empresas del sector.

Euskadiko turismo, jatetxe eta ostalaritza establezimenduetako kontsumoa sustatzeko sortutako "Euskadi Turismo Bono" programak, sektoreko pertsona autonomo, mikroenpresa eta ETEak indartzea, haien jarduera dinamizatzea eta tokiko eta eskualdeko eremuan duten eragina sustatzea du helburu.

Turismoaren sektoreak bultzada ekonomikoa behar duela jakinik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalek eta Eudel, Euskadiko Udalen Elkarteak, elkarlanean jarri dute martxan deskontu-bonuen bidez kontsumoa sustatzeko programa hau.

Nola funtzionatzen dute bonuek?

18 urtetik gorako edozein lekutako pertsonek erabili ahal izango dituzte bonu hauek, lau motatan sailkatzen direlarik: ostalaritzako bonua, sukaldaritzako bonua, interes turistikoko jardueretarako bonua eta ostatu bonua. 5, 10 eta 20 eurotako bonuak izango dira, eta 20, 40 eta 60 eurotako erosketa-balioaren arabera aplikatuko dira.

Pertsona bakoitzak gehienez ere 40 euroko balioa duten deskontu-bonuak erabili ahal izango ditu. Era berean, gehienez ere bi deskontu-bonu emango dituzte establezimendu edo enpresa bakoitzean faktura bakoitzeko.

Bonu horiek trukatzeko azken eguna 2020ko abenduaren 31 izango da.

Nork egin dezake bat programarekin?

Programari atxiki daitezkeen eta beraz, diruz lagunduak izango direnak, turismoko, sukaldaritzako eta ostalaritzako produktuak, ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileari saltzea helburu duten establezimendu, enpresa eta lanbideak dira:

• Ostatu-establezimenduak (nekazaritza-turismoko establezimenduak, turismo-aterpetxeak, apartamentuak, kanpinak, landetxeak eta hotelak).

• Turismo-gidariak.

• Bitartekaritza-enpresak

• Sukaldaritzako eta ostalaritzako establezimenduak (jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak), jendearentzat oro har irekita dauden establezimendu finkoetan jarduten dutenak, eta lokal berean, ohikotasunez eta profesionalki, kontsumitzeko janariak eta edariak eskaintzen dituztenak.

• Naturan kirol-jarduerak egiten dituzten enpresak, hala nola turismo aktiboa eta abentura-turismoa.

• Ibilbide turistikoak egiten dituzten garraio-enpresak.

• Kultura-, gastronomia- eta natura-ondarea zabaltzen duten enpresak.

• Jolas-zentroak

Nola atxikiko natzaio programari?

Atxikitzeko epea urriaren 27ra arte irekita dago, eta programarekin bat egin nahi duten establezimenduek inprimaki hau bete beharko dute.

Formularioa bete ondoren, eta baldintzak betez gero, atxikimendua jakinaraziko zaie.

Programari atxikitako establezimenduek deskontu-bonu kopuru jakin bat eskuratu ahal izango dute plataforma teknologiko baten bidez eta plataformaren bidez egingo da deskontua aplikatzeko eta konpentsatzeko eragiketa guztia.

Aizpea Otaegi Oarsoaldea garapen agentziako lehendakariak, sektoreak behar duen bultzada ekonomikoaz jabetuta, eskualdeko turismo, jatetxe eta ostalaritzako establezimendu guztiak programa honekin bat egitera animatu ditu, kontsumoa sustatu eta gure udalerrietako tokiko ekonomia bultzatuko duelako, zalantzarik gabe.

Deskontu-bonuen funtzionamenduari eta horien aplikazioari buruzko laguntza edo informazio gehiago behar izanez gero, Euskadi bono turismo orrialdearen bidez egin dezakezu, Merkataritzako Bulego Teknikoarekin harremanetan jarrita (tecnicogatc@errenkoalde.org/Tfno. 943 51 45 53) edo Oarsoaldeko Turismo Sailarekin harremanetan jarri 943 494 129 telefonoan.

Plataformarekin edo bonuen kudeaketa eta trukearekin zerikusia duten gaietarako, zure zalantzak 943 05 55 30 telefonoan kontsulta ditzakezu.

establecimientos2flogos2fimagen_bonos

.


Oarsoaldea