Zubian familian egiteko planak

 

A pesar de las restricciones de movilidad, Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia ofrecen muchas posibilidades para no aburrirte este puente. A continuación te proponemos varios planes ideales para hacer en familia y muy cerca de casa.

Ibilaldi errazak haurrekin egiteko

Hasteko, zer hobeto naturan ibilalditxo bat egin baino. Hementxe dituzu 4 ibilaldi oso erraz, oso egokiak haurrekin egiteko:

• LEZO-ALTAMIRA-BORDATXO IBILBIDEA

Oinez zein bizikletaz egin daitekeen 3.4km-ko ibilbide erraza eta malda gutxikoa dugu hau. Bekoerrota kiroldegian hasten da eta bertan ibilbidearen planoa aurkituko duzu. Bideak Lezoko Altamira auzoa eta Herriondo bailara zeharkatzen ditu, Lezoko baserri gunea hain zuzen, herriaren eta Jaizkibbel mendiaren ikuspegi bikainak eskainiz. Paseo atsegina eta edonorentzat gomendagarria.

• ORIENTAZIO IBILBIDEA AIAKO HARRIA PARKEAN BARRENA

Mapa esku artean daukagula, gure orientazioa probatzeko eta ibilbidea osatzeko pista-joko hau jarraitu beharko dugu. Guztira lau ibilbide dira, luzera eta zailtasun desberdinekoak, Barrengoloiako (Errenteria) atsedenlekutik abiatu eta Aiako Harriko Parke Naturalean murgiltzen direnak. Planoak Errenteriako Turismo Bulegoan jaso edo zure telefonoan deskargatu ahal izango dituzu.

• SL-GI 1007 ARDITURRIRA BIRA

3.3 km-ko ibilbide homologatu hau egiteko (SL-Gi 1007), Arditurriko (Oiartzun) meatze gunera gerturatuko gara. Puntu honetatik abiatuz, ibilbide zirkular honen marka zuri eta berdeei jarraitu eta, hala, meatze-paisaia ikusgarria ezagutuko dugu. Esploratzaileen moduan sentitu eta garai bateko meategien sarrerak ikusi ahal izango ditugu, baita bidean mineralak bilatu ere. Bidean ur-kanal bat, putzuak eta ur-jauzi txikiak ikusi ahal izango ditugu.

• PASAIAKO PUNTETAKO BIDEA

Proposamen honek itsasertzera eramango gaitu. Pasai Donibaneko Bizkaia auzotik abiatu eta zubi-etxez eta eraikin historikoz osatutako kale harriztatuan barrena joango gara, Donibaneko hirigune historikoa gurutzatuz. Bonantzako elizatik aurrera, bideak Pasaiako Badiaren sarrerara eramango gaitu, eta han bokalearen bi aldeetan dauden itsaslabarrak ikusiko ditugu. Bidearen amaieran, Alabortza kala aurkituko dugu, atseden hartu eta paisaiaz gozatzeko egokia. Etxeko txikienentzako saria: ze hobe badia itsasontziz zeharkatzea eta beste aldetik ikustea baino. Asko gustatzen zaie!

Haurrekin egiteko ibilbide gehiago aurkituko dituzu gure webgunean

Ibilbide gehiago hemen.

natura haurrak 02 003

Etxe ondoko museoak bisitatu

Zubi honetan eskualdeko museoak zabalik egongo dira eta ekintza berezi ugari prestatu dituzte! Eguraldi txarrarekin egiteko plan ezin hobea:

Pasaian, Mater ontzi-museo ekoaktiboak abenduaren 5ean ekoaktibitate bat proposatzen digu: Kostaldea ikertzen: Murgita senadia. Eta igandean, abenduak 6, 12:00etan Mater itsasontzian igo eta Jaizkibelgo itsaslabarrak ikusteko ontzian itsasoratzea proposatzen dute. Abenduaren 7an antxoa kontserba tailerra egingo dute, gainera etxera eraman ahal izango du norberak prestatutakoa. Azkenik, abenduaren 8an, "Itsas Hondakinen Arrantza" ekoaktibitatean parte hartzera gonbidatzen gaituzte. Erreserbak: 619 814 225 / info@mater.eus

Albaola Itsas Faktoriak abenduaren 5erako duen proposamena familia osoarentzat da: zure ontzia eraikitzeko tailerra. Gainera, Albaola irekita egongo da zubian, beti ere aldez aurreko erreserbarekin. Gogoratu faktoriara itsasontziz iristen dela, sarreraren prezioan sartuta dagoen zerbitzua. Erreserbak: 943 392 426 / bisitak@albaola.com.

Errenterian, Fanderiako Errotak errotaren funtzionamendua ezagutu eta gure ibai-ondare eta kulturari buruz gehiago jakiteko bisita gidatuak eskaintzen dizkigu. Erreserbak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus.

Errenteriako hirigune historikoan, Kapitainenean, Jantziaren Zentroak bere ateak irekiko ditu asteburuan eta jai egunetan, eta mugitu gabe bidaiatu ahal izango duzu modaren historia ezagutzeko eraikin historiko honen barruan. Erreserbak: 943 494 521/ turismoa@oarsoaldea.eus.

jantziaren zentroa-3445 003

Oiartzunen, Arditurri Meatze Gunea zabalik egongo da asteburuan, ohi bezala, eta baita abenduaren 8an ere. Meazulo barruan egiten diren bisitez gain, igandean familian egiteko plan ezin hobea dute: "Iparra galdu gabe" jarduera. Bisitariek Arditurri parketxetik irten beharko dute, inguruan hainbat froga bilatzeko. Naturan murgiltzeko eta aglomerazioak saihesteko jarduera aproposa. Erreserbak: 943 495 069 / 688 895 068 / arditurri@gipuzkoanatura.eus.

Oiartzundik irten gabe eta Arditurriko Bide Berdea jarraituz, Luberri, Ikasgune geologikora iritsiko gara, abenduaren 5ean zabalik izango delarik. Erreserbak: 943 260 593 / luberrimuseoa@gmail.com

Aurrerago, Soinuenea Herri Musikaren Txokoak ateak irekiak izango ditu zubian zehar, abenduaren 5etik 8ra. Erreserbak: 943 493 578 / soinuenea@soinuenea.eus

 

Gozatu gure gastronomiaz etxetik atera gabe

Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako jatetxe eta taberna askok janaria prestatzen dute gure etxean bertan beraien platerik onenak dastatzeko. Sukaldean aritzeko gogorik ez baduzu, edo eguna kanpoan pasa baduzu eta astirik ez baduzu, aukera izango duzu bertan jaso edo etxez etxeko zerbitzua eskatzeko. Kontsultatu zerbitzu horiek eskaintzen dituzten lokalen zerrenda eguneratua esteka honetan:

http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/eu/informazio-praktikoa/non-jan/etxera-eramateko-janaria.html

Plan horiei eta gehiagori buruzko informazio gehiago behar baduzu, Errenteriako Turismo Bulegoa irekita egongo da abenduko zubian, honako ordutegi honetan: abenduak 5-7: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00. Abenduaren 8an: 10:00etatik 14:00etara.

Tel. 943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea