Zubian familian egiteko 4 plan

 

Se aproximan días sin cole y muchos días de fiesta, así que aquí os proponemos algunos planes en Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, para que podáis disfrutar en familia o con amigos y amigas, y cerca de casa.

zubian egiteko planak eusk

San Marko gotorlekura bideak bilatzen

Gure lehen proposamenak Errenteriako San Marko gotorlekura eramango gaitu. Egun bustietan, mendiko botak jantzi eta Beraun auzotik gora igotzea plan polita izan daiteke, SL-GI3 San Marko ibilbidea jarraituz. Esploratzaileak garela amestuz, Soraburu baserriaren aztarnak eta Kutarro bateria topatuko ditugu bidean, azken honek San Marko gotorlekua defendatzen laguntzen zuen. Behin San Markoko kaskora igota, fosoaren gainetik doan zubia pasa behar dugu gotorlekuan sartzeko. Garai batean zubi hau altxa egiten zen, etsaiei barrura sartzea eragozteko. Gotorlekuan aurrera eginez arma-patiora iritsiko gara, eta bertan dagoen taberna-jatetxean indarberritzeko aukera izango dugu. Begiratokira iristen bagara handik dagoen ikuspegia zoragarria dela konturatuko gara, eta antzina zonaldea defendatzen zuten kanoien erreplikak ikusteko aukera izango dugu. Gotorlekuaren kanpoaldeko zelaian haurrentzako parke bat dago, gaztelu formaduna. Txikienen imajinazioak egingo du gainontzekoa!

Jaizkibelgo dorreen artean

Gure esploratzaile gogoei eutsiz, Jaizkibelgo XIX. mendeko dorre karlisten bila joango gara Lezotik hasita. Dorre hauek hegoalderantz Irun eta Pasaia arteko herriak kontrolatzeko balio zuten, eta iparralderantz berriz itsasotik etor zitezkeen erasoak saihesteko. Egun oraindik 5 dorre gailentzen dira Jaizkibelgo gailurretan, hauetatik 2 Lezorenak dira eta 3 berriz Hondarribiarenak. Lehen 4 dorreak hexagonalak dira, eta azkenak berriz, Hondarribian, oinarri laukia du. Lezotik Jaizkibelera igotzen diren hainbat bide ditugu; eta behin gailurra egiten dugunean erraza egingo zaigu dorrez dorre joatea. Egunari amaiera paregabea emateko, herriko alde zahar ederrean buelta bat eman eta bazkari on batez gozatu dezakegu.

Txondorrari kea dario!

Zubi honetan egiteko beste plan paregabea Arditurriko txondorra ezagutzea da, Oiartzunen. Abenduaren 19a arte egongo da piztuta. Bertara iristeko modurik onena Arditurriko bidegorrian barrena da, garai batean meategietatik Pasaiako portura minerala garraiatzen zuen trenaren bidea hain zuzen. Gaur egun 7 km-ko bidegorria da eta oinez edo bizikletaz egiteko aukera bikaina. Gainera, Donostiako bidegorriarekin lotuta dago.

Arditurrin ikazkinak txondorrean lanean ikusteko aukera izango dugu, eta ezin dugu galdu meazuloa barrutik bisitatzeko aukera. Gainera, parketxean aurreko urteetan egindako txondorren erakusketa daukagu ikusgai.

Soinuenea -Herri Musikaren Txokoa eta Luberri geologia museoa larunbata arte irekita izango ditugu. Biak Ergoien auzoan daude, bidegorria bertatik pasatzen delarik.

Marinel handien moduan

Pasaiako badia txalupan gurutzatzeak berez bere xarma dauka, baina gainera baleazaleen historia eta benetako euskal atunontzi baten bisita gehitzen badizkiogu, familian egiteko benetako abentura bizitzeko aukera dugu.

Albaola Itsas Faktorian barneratzen garenean, hemendik bertatik Mundu Berrirantz ateratzen ziren baleontzi handien abenturan murgiltzen gara. Gure lagun Txo izango da gaztetxoenak gidatuko dituena San Juan baleontziaren eraikuntza ikusgarrira iritsi arte, 400 urte lehenago bertan eraikia izan zena.

Eta itsas mundutik atera gabe, Pasai San Pedroko arrantza portuan Mater ontzia izango dugu zain. Atun-ontzi tradizional bat barrutik nolakoa den ezagutzeko aukera izango dugu, izan ere, egurrez egin zen azken atun-ontzia da Mater. Eta honetaz gain, artisau-kontserba tailerra egiten badugu bertan? Esperientzia paregabea izango da, eta gainera egindakoa etxera eraman ahal izango dugu. Talde txiki bat osatu eta aldez aurretik erreserba egitea besterik ez da egin behar.

Informazioa eta erreserbak: 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus / oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea