10 aholku #kontsumoarduratsu baterako

¿Necesitas estos consejos? Creemos que sí. Porque en lo relacionado con el consumo, y por lo que vemos día a día en nuestra oficina de Consumo de Oarsoaldea, sabemos que hay unas cuantas cosas que no estás haciendo bien. La mayoría de las veces, por desconocimiento, y otras, por simple dejadez. Te contamos algunas de estas cosas para que puedas hacerlo un poco mejor.

aholkuak

 

 

 

  •  Gauzak erosi dendatan itzuli daitezken galdetu gabe. Uste duzu erosten duzuna itzultzeko eskubidea daukazula baina ez da horrela. “Gustura geratzen ez bazara, dirua itzuliko dizugu” esaldi famatua politika komertziala da eta politika hau ez dute ezarrita denda guztiak.
  •  Tiketa ez eskatzea edota ez gordetzea. Zertarako ba? Bada erreklamatu ahal izateko.
  •  Interneten bidez erostea enpresaren datuak eta baldintzak konprobatu gabe. Ez da gauza bera enpresa Europan egotea ala Txinan egotea. Edo ez jakitea non dagoen ere. Eta badaude beste gauza batzuk jakin beharrekoak: erositakoa itzultzeko epea (14 egun gutxienez), bidalkea edota itzulketa gastuak kobratzen dituzten…
  •  Interneten erostea gunea partikularren arteko bitartekaritzarako plataforma bat ote den begiratu gabe. Arazoak sortzen badira, partikularren arteko salerosketa izanik, ezin izango duzu Kontsumora jo eta epaitegira joan beharko duzu.
  •   Kontratu bat sinatzea eta kopia bat ez eskatzea. Zer kontratatu duzun jakiteko besterik ez bada eta, arazoak izanez gero, erreklamatu ahal izateko.
  •  Telefonoaren faktura ez eskatzea eta ez gordetzea. Garrantzirik izango ez balu bezala eta bankuan egin duten kargua konprobatzearekin nahikoa izango balitz bezala.
  •   Ba sekulako garrantzia du, fakturan kontratatutako zerbitzuak, tarifak eta baldintzak azaltzen direlako. Eta tarifen aldaketak edo bestelako abisuak bertan jasotzen direlako. Eta, bai, beharko dituzu erreklamatu nahi izanez gero.
  •  Izanda ere, faktura ez errebisatzea. Kobratutako kopurua konprobatu duzu eta listo… Agian zuk kontratatu ez duzun linia bat kobratzen ari dira eta ez zara ohartu ere egin…
  •   Instalatzen dituzun aplikazioen baldintzak onartzea, irakurri gabe. Eta, horrela, aplikazio horiei zure kontaktuetan, bat-bateko mezularitzan, agendan, irudietan, artxiboetan, argazki-kameran, ordaintzeko gaitutako moduetan... sartzen uztea.
  •   Gremio bat kontratatzea aurrekontua eskatu gabe. Egin beharreko lanak eta prezioa, beste batzuen artean, ondo lotuta egon beharko ez balute bezala. Eta gero, BEZa ez ordaintzeko, faktura ere ez duzu eskatzen. Arazoren bat sortzen bada, nola erreklamatuko duzu?
  •   Autoa edo irabiagailua tailerrean uztea aurrekontua eskatu gabe. Eta gero faktura ez eskatzea. Beharrezkoa duzu oraindik honen garrantzia azaltzea?

Hala ere, badakigu ez dela erraza hau guztia kontutan hartzea eta ondo lotuta izatea, horregatik, dudaren bat baduzu edota laguntzarik behar baduzu, Oarsoaldeako Kontsumo Bulegora jo dezakezu:

kontsumo@oarsoaldea.eus
943 510 111

Arreta ordutegia: 08:30-14:00

 


Oarsoaldea