Udazkenaz gozatzeko planak

Cambiamos de estación y le damos la bienvenida al OTOÑO: ahora nos toca disfrutar de nuestros montes llenos de colorido y de la gran oferta cultural y patrimonial que nos ofrecen los municipios de Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia para los meses de octubre y noviembre. Estos son los diversos planes que proponemos desde la oficina de turismo de Oarsoaldea, ¿te animas?

 Ibilbide gidatua: zatoz historiaurreko ehorzketa mota desberdinak ezagutzera!

Ibilbide gidatu batekin hasiko gara: Lau Haizetako Parkea eta monumentu megalitikoak. Bisita hau egiteko aukera izango duzu hurrengo urriak 21ean, elebitan. 3 orduko ibilbidea da.

600 ha-ko naturgune babestu honetan Txoritokietako estazio megalitikoa bisitatuko dugu, bertan lehen gizakiek hildakoei eraikitako monumentu desberdinak aurkituko ditugu: trikuharriak eta tumuluak. XIX. mendeko San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak eta bertako basoak eta hezeguneak ere ezagutuko ditugu.

Ibilbidea San Marko Gotorlekuan (Errenteria) hasten da eta Errenteriako Turismo Bulegoan egin dezakezue zuen erreserba (Tel. 943 494 521/ turismoa@oarsoaldea.eu

Ibilbide gidatua: zatoz historiaurreko ehorzketa mota desberdinak ezagutzera!

     

    Oiartzunen, urriak 12an (ostirala), ez galdu Arditurriko meategira joateko trena! Behin Arditurrin, meategira bisita gidatua egin ahal izango dugu, oinarrizko edo sakoneko bisita. Trena Ergoieneko Pagoaldeatik aterako da, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan, egun honetarako prezio bereziekin. Erreserbak aldez aurretik egingo dira hurrengo telefonoetan: 943 495 069 / 688 895 068.

    Europako Ondarearen Jardunaldiak:

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak hirugarren urtez antolatuta,  jardunaldi hauek ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea dute helburu. “Ondarea, emakumeen emaria” da edizio honetako gaia.

    Hauek dira gure eskualdean burutuko diren jarduerak:

    Bisita gidatua: “Emakumeen emaria Soinuenean” Oiartzunen

     

    Urriak 20an 11:00etan, Oiartzungo Soinuenea museoan, euskaraz. Musika tresna desberdinekin haien musika jarduna gauzatzeko izan dituzten oztopoak, ahozko transmisioan jokatu duten papera eta bestelakoak hizpide izango ditugu bisita gidatu honetan. Informazioa eta izen-emateak: 943603378 / artxiboa@soinuenea.eus

     

    “Euskal itsas historiari begirada berria. Emakumeen papera XVI. mendeko industrian” Pasaian

    Urriak 20ean eta azaroak 17an, goizeko 11:00etan, San Pedroko Albaola Itsas Kultura Faktorian eskainiko den bisita gidatua, elebitan. Bisita honen helburua da emakumeen lanak izan zuen garrantziaz jabetzea, balorean jartzea eta itsas historiari begirada bat zabaltzea osotasun batean kontatu ahal izateko. Informazioa eta izen-emateak: 943392426 / sarea@albaola.com

    “Emakumeen ekarpena kalera” Errenterian

    Azaroaren 10ean 10:30tan euskaraz eta 12:30tan gazteleraz. Azaroak 11ean goizeko 11:30tan izango da, euskaraz, eta haurrentzat zuzendua egongo da. Errenteriako udaletxeko arkupeetatik hasita, bisita gidatu honen helburua gizarteko arlo desberdinetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpena ikustaraztea da. Mariasun Landa sarien bidez berreskuratutako hainbat emakumeren bizitza-istorioetatik abiatuta herriaren beste kronika bat erakutsiko da. Informazioa eta izen-emateak: 943494521/ turismoa@oarsoaldea.eus.

    Ibilbide gidatua: Saguzarren behaketa

     

    Oiartzungo Arditurriko Parketxean hurrengo urriak 20ean (larunbata), 19:00tan, jarduera berezi hau eskainiko da Saguzarrak behatu ahal izateko. Lehenengo aurkezpen bat egingo da, ugaztun honi buruzko oinarrizko azalpenak emateko, eta gero, tresneria berezia erabiliz, behaketa egingo da parketxeko inguruetatik ilunabarrean saguzarrak entzuteko eta ikusteko.

      Erreserbak aldez aurretik egingo dira hurrengo telefonoetan: 943 495 069 / 688 895 068.

     

    Jaizkibeleko itsaslabarrak itsasotik

     

    Pasaiko Mater itsasontzi-museoak urriak 12an itsasora irtenaldia eskainiko du, Jaizkibelgo eta Uliako itsaslabarrak ikusteko.

    Irteera honetan, Pasaiako portua ikusteaz gain, inguru naturalaren ezaugarri geologiko bereziak ezagutzeko aukera izango dugu. Irteera goizeko 12:00etan izango da eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea telefono honetan: 619 814 225.

    Urrian zehar Materrek jarduera gehiago eskainiko ditu: arrantza irteerak, zetazeoen ikuskatzea, etab. Jarduera hauei eta beste askori buruzko informazio gehiago eskuratzeko telefonoz kontsulta daiteke.

     

     

    Informazio gehiago

    Errenteriako Turismo Bulegoa - Tel. 943 494 521 -turismoa@oarsoaldea.eus

    www.oarsoaldeaturismoa.eus

    udazkenekoplanak


    Oarsoaldea