Ekintzaileei laguntza zerbitzua
Ekintzaileei laguntza zerbitzua
Zure enpresa sortu nahi duzu?

ABIATU - doako informazio saioAK
Saio hauetan ekintzailetzaren bidean eman beharreko urratsak azalduko dizkizugu, eta, ondoren, banakako tutoretzak egingo ditugu, proiektu bakoitzaren zehaztapenetara egokituta.
Informazio gehiagorako:
943 49 41 29
oarsoaldea@oarsoaldea.eus
Zertan lagunduko dizugu?
- Zure proiektua zehazten eta hura garatzen: duzun IDEIAtik abiatuta.
- Zure proiektuaren jasangarritasun EKONOMIKO, ETIKO, SOZIALA eta LANKIDETZAZKOA aztertzen.
- Baldintza ONURAGARRIETAN hainbat finantzaketa-lerro zure eskura jarriz, zure proiektua abian jartzeko abalik behar izan gabe.
- Hainbat DIRU-LAGUNTZen bilaketan laguntza.
- Egin beharreko IZAPIDE GUZTIETAN euskarria emanez.
- Zure proiektuari ekiteko INKUBAZIO-ESPAZIOAK eskainiz.
Ekintzailetzarako programak
Funtsezko Ekonomiako jardueretan Eskualdeko autoenplegua eta ekintzailetza sustatzeko aholkularitza eta laguntza tekniko integraleko zerbitzua.
Artisautza Talentua Bultzatzeko (ATB) programaren bidez Artisautza “modus vivendi” bihurtu nahi duten eta prozesu horretan dauden pertsonen profesionalizazioari lagundu nahi da.
ZTIM diziplinen arloan ikaskuntza, ekintzailetza, lankidetza eta berrikuntzarako inguruneak bultzatzen dituzten proiektuak garatzea.
Sormen eta lankidetza-inkubagailu honen helburua proiektuak abian jartzea eta sendotzea da, sormen eta artisautza lanbideen esparruan eta baita teknologiaren esparruan ere.
Ekintzaileei zuzendutako LANBIDEren laguntzak
Negozio ideia bat duten emakumeei zuzendutako programa bat da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik. Xedea du Gipuzkoako lurralde historikoan enplegua sortzea, emakumeek sustatutako enpresa proiektuak bultzatuz.
Gure espazioak
HABIAN! SORMEN ETA
LANKIDETZA-INKUBAGAILUA
Kultura, artisautza eta teknologia proiektuak
abian jartzeko eta sendotzeko espazioa.
ZER ESKAINTZEN DIZU HABIAN!-ek?
> Hasierako etapan aurkitzen diren OZTOPOAK MURRIZTU nahi dira, hala nola, merkatu-alokairuak ordaintzea, ekipamenduan inbertitzea, promozio-zailtasunak, negozio-ereduari buruzko ezjakintasuna, kudeaketa-arloko oztopoak, zure enpresa sortu ahal izateko beharrezkoak direnak.
> Zure jarduera PROFESIONALIZATZEKO laguntza espezializatua jasoko duzu langile kualifikatuen eskutik, ezagutza duten pertsona eta erakundeen talde batek gidatuta.
> PRESTAKUNTZA, jardunaldi, tailer eta jarduera espezializatuak hainbat arlotan: marketina, komunikazio-trebetasunak, lankidetzak, legedia, besteak beste.
> NETWORKING-a. Harreman zuzena erraztuko dizugu enpresekin eta prestakuntza-zentroekin.
OIARTZUNGO ENPRESA ZENTROA
Gurekin harremanetan jarri enpresa zentroaren inguruan informazio gehiago izateko.
EZAGUTU ENPRESA ZENTROAOarsoaldearekin ekin diote, besteak beste
Laura Aguilar
Arte y Joya proiektu artistiko eta artisaua da, hiru diziplinatan banatzen dena: pintura, bitxigintza eta argazkilaritza.
IDOIA LIZEAGA
Artisau bitxigilea eta lore-saltzailea. Artea eta artisautza naturarekiko maitasuna adierazteko modu gisa.
SAIOA MATXAIN
Moda-diseinatzailea eta SAI·SUO markaren sortzailea da, eta jantziak neurrira egiteko aukera ematen du.
TANIA CARRETERO
Tania Ileapandegia Errenteriako Pontika auzoan kokatua, irudia aldatzeko zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu.
MAIDER PÉREZ
Pasaian inspiratutako eleberrietan agertzen diren lekuak ezagutzeko Euskadi Eleberri-Turismoa ekimena sortu zuen bisita gidatuak eskaintzeko asmoz. Dolores Redondo eta Ibon Martinen eleberrien bidez, gure badiako leku enblematikoak ezagutuko ditugu, baita gure kulturarekin lotutako tradizioak eta istorioak ere.
IARA MARTINEZ
Psikologoa, psikogorputzeko terapeuta eta prestatzailea. Bere lanaren oinarria ikuspegi integratua da, alde batetik, laguntza terapeutikoko korronte desberdinetako prestakuntzatik lortutako ezagutzetan oinarritua, eta, bestetik, terapian eta prestakuntzetan dudan esperientzia pertsonalean oinarritua.
LARRAITZ ANGUITA
Gazta-Teka Larraitz Gazta denda gazten zaletasuna bultzatzen jarraitzeko sortu da. Hainbat ahosabaietarako gaztak aurki ditzakezue dendan: Idiazabal klasikoa, menda-zaporeko gaztak... baita ardi-, behi- eta ahuntz-gaztak ere, beste artisau-produktu batzuekin batera.
UNAI HUICI
Argazkilaria, esperientzia handikoa ezkontzetan eta era guztietako ospakizunetan. Estilo fresko eta naturalagatik nabarmentzen da. Horrez gain, nazioarteko argazki- eta bideo-agentzietarako eduki digitala sortzen du.
