Gipuzkoako herriak, Donostiatik pauso batera

Uno de los lugares de visita obligatoria cuando uno va a Donostia-San Sebastián se encuentra en el otro lado de su monte Ulia: Pasaia. Pasaia es un pequeño pueblo de pescadores conformado por cuatro distritos que rodean una bahía.

Itsas gainean palafitoak baliran kokaturiko marinel arkitekturako etxeak aurki daitezkeen eta primeran kontserbaturik dauden hirigune historikoak dituzte Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko barrutiek. Bere eraikin historikoen artean Victor Hugo bera bizi izan zen etxea (bere omenez museo bihurtua 1902tik aurrera) eta Blas de Lezo Jauna, Makilhanka (Patapalo) almirantea jaio zen etxea nabarmentzen dira, biak XVII. mendekoak. Pasaiako lau barrutietan arnasten da itsas kultura: bere uretan sortu ziren traineruen estropadak eta bere jatetxe anitzetan adituak dira portura iristen diren itsas produktu freskoak prestatzen.

 

             gipuzkoako-herriak-muntaia

 

Pasai Donibaneko hirigunetik kilometro eta erdi eskasera Lezoko Unibertsitatea aurkitzen da, aurrekoa bisitatzen duenarentzat osagarri perfektua delarik. Jaizkibel mendiaren oinetan kokatua dago, kostaldeko Santiago Bidearen derrigorrezko pasabidea da eta oso ondo kontserbaturiko galtzada-harriz zolatutako hirigune historiko txiki baten inguruan eraikia dago. Itsasoari loturiko iragan distiratsua izan duela baieztatu daiteke duen oinetxe kopuruarengatik, XVI. eta XVII. mendekoak gehienak. Deigarria da nola diren bizikide bi eraikin erlijioso handi, ia bata bestearen ondoan eraikiak, hain Hirigune Historiko txikian; XIV. mendeko Joan Bataiatzailearen eliza eta XVII. mendeko Kristo Sainduaren basilika. XV. mendean itsasoko ur gainean bizarrik gabeko Kristo bat azaltzearen ondorioz (gaur egun Lezoko Kristo Saindua bezala ezaguna) eraiki zen basilika leku horretan. Turistak herrira erakartzen dituen foku garrantzitsuenetarikoa da hainbat arrazoirengatik: munduan oso ale gutxi daudelako ezaugarri horiekin, eta bere agerpena kondaira eder batekin lotura duelako. Honetaz gain, mendeetan zehar, egotzi zaizkion mirari ugariei esker, Gipuzkoan eskaintza eta jaieradun gehien dituen tenplu erlijiosoa bihurtu da hau.

Lezotik pausu gutxira, oinez iritsi baitaiteke, Errenteria topatzen dugu. Iragan industrial handiko udalerria, azken urteetan hirigintza-birsorkuntza jasangarri eta garrantzitsua izan duena. Aisialdirako azpiegitura handiek eta natura-guneek inguratzen dute bere Erdi Aroko Hirigune Historikoa, zonaldeko handiena. Babes bereziko Multzo Historiko eta Artistiko izendatua izan da eta monumentutzat hartutako 20 elementu baino gehiago ditu, Torrekua eta Morrontxo Erdi Aroko dorretxeak edota Jasokundeko Andre Maria eliza, besteak beste. Azken honek ikonografia-elementu bitxi bat du: Amabirjinaren koroatzearen triptiko flandestar gotikoa. Eraikin aipagarri hauek guztiak begiztatu daitezke, hirigunetik pintxo eta ardo ibilbide bat eginez gozatzen den bitartean. Natura gehien maite duten horiek ezin dute Lau Haizeta eta Listorreta-Barrengoloia parkeetara bisita bat egin gabe geratu. Katalogaturiko estazio megalitikoak, Michelin izardun jatetxeak eta seinaleztatutako mendi ibilbideak aurki daitezke bertan. Gainera, Gipuzkoako behatoki hoberenetakotzat hartzen den San Marko Gotorleku Karlista ere topatu dezakegu. Errepideetatik sarbide onak, olgeta-leku zabalak eta ostalaritza establezimendu anitzak dituzte natura-gune hauek edonork egun paregabe bat pasa ahal izateko.

Pasaiatik lau kilometrotara, eta aurrekoaren bizilagun, Oiartzun herria dugu, bere ezaugarriengatik ostatu hartzeko leku ezin hobea izan daitekeena. Donostiatik eta Frantziako mugatik kilometro gutxira dago, eta bai errepidez baita garraio publikoz ondo komunikatuta aurkitzen da. Kalitate-prezio kontuan Oiartzuneko alojamendu eta ostalaritza eskaintza paregabea da. Zelai ugariz, landaredi hostotsuz eta mendiz betetako toki idilikoa da, deskonektatzeko eta atseden hartzeko leku aparta; baina hiritik oso gertu dagoena era berean. Aiako Harria Parke Naturalaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Parke Natural zaharrenaren bihotza da hain zuzen Oiartzun. Parkeak 6000 hektarea baino gehiagoko azalera du eta ekintza mordoa egin daiteke bertan: Seinaleztatutako ibilbideetatik txangoak -Aiako Harria granito-mendigunera igoera, besteak beste-, bidegorrian barrena txirrindan ibili edota bere museo txikiak bisitatu; baina batez ere, urteen joateekin 50 monumentu megalitiko baino gehiago mantentzen dituen ingurune honek, ehunka urte dituzten haritzek eta pagoek osatutako basoek, eta erromatar garaiko meatze-ustiapen adibide bakarrenetarikoak (Arditurriko Meategia) osorik dirautela egiaztatzea. Nortasunari, naturari, ohiturei eta abegi onari errespetua sentitzeko adibide ezin hobea da Oiartzun.

Ainhoa Zabalo Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziako lehendakariak jakitera eman duenez,  abian da eskualdeko web orri turistikoaren bertsio berria, www.oarsoaldeaturismoa.eus, non eskualdeko lau udalerriei buruzko informazio gehiago eta egun erdiko eta egun osoko  turismo  planak aurki daitezkeen.


Oarsoaldea