EZ OHIKO ESPERIENTZIA: ARDITURRIKO MEATZEAK

 

 

Situadas en pleno corazón del Parque Natural de Aiako Harria, al final de la Vía Verde de Arditurri en Oiartzun, estas minas que comenzaron a explotarse antes de la época romana, son de las pocas en la península que han sido explotadas durante más de dos mil años, de manera casi ininterrumpida.

Erabateko meatze-paisaia eskaintzen du inguruak, oraindik ikusgai baitira hala nola zerura irekitako harrobiak, esterilen zabortegiak, plano inklinatu eta lur-berdinketak, meatze-sarrerak, ustiapen garaiko eraikinak eta baita garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea ere, gaur egun bidegorri bilakatua. Lur azpian berriz, gizakiaren eragina handiagoa da; hainbat kilometro galeria aurkitzen baitira bertan, meatzaritza-lana eta erauzketarako gune ezberdinen sarea osatuz.

Gaur, Arditurriko meatzeek aukera anitz eskaintzen dute. Hona hemen proposamen batzuk:

Arditurriko meatze gunea

coto minero arditurri 2

Bisita gidatuen eskaintza oso zabala da:

Oinarrizko bisita, Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; meazulo barruan giro magikoa sortuz eta bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Meategia Sakonean, lurpeko paisaia eta erromatar aztarnak, meazuloaren sakontasunean barneratzen den ibilbidea. Meazuloan barneratu ahala denboran atzera eramango gaituen abentura honetan, bidaiariari kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduko zaizkio, bere kabuz lurpeko paisaian erromatar garaiko aztarnak identifikatzeko gakoak eskainiz.

Bi bisita mota hauetan Parketxea ere bisitatzen da, meatzetako laborategia izandakoa,  Aiako Harria Parke Naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna ezagutzeko.

Tren Berdean bidaia eta beste museotan bisita  

tren-berdea02                                                                                                                                                                                       

Oiartzungo udalerriko beste baliabide natural eta kulturalekin batera Arditurriko Meatze Gunea bisitatzeko, Tren Berdea aukera atsegina da. Joan-etorriko ibilbide hau, Doneztebe plazatik ateratzen da Arditurriko Meatze Gunera abiatuz. Bertan, meazuloan barrena bisita gidatu bat egiten da.

Bisitaren egunaren arabera, Tren Berdea Ergoien auzoan dauden beste bi museotatik ere igarotzen da,: Luberri Ikasgune Geologikotik eta Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa museotik alegia, museo hauek bisitatzeko aukera emanez.

Guztira 2-4 orduko ibilbide lasaia eta paregabea da, aukeratzen den bisita motaren arabera.

Arditurriko Bidegorria      

via verde arditurri1                                                                                                                                                                               

Arditurriko meatze gunera iristeko Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia herriak lotzen dituen Arditurriko Bidegorria hartzea, bai oinez bai bizikletaz egiteko aukera interesgarria. Gainera bidegorria Donostiarekin ere lotuta dago.

Bidegorri hau adin guztientzat aproposa da, ia ez baitu maldarik, familian egiteko oso egokia beraz. Meatze-trenbide zaharrak egiten zuen antzinako bidea da, meatzetako materiala Pasaiako Badiaraino eramateko erabiltzen zuena. Beraz, ibilaldiaz gozatzeaz gain, bidearen jatorrizko antzinako elementuak ikusi daitezke.

 

Oinez egiteko ibilaldiak: PR-GI 1009 Arditurriko Meategia y SL-GI 1007 Arditurri Bira

 

_dsf5719                                                                                                                                                                                  

Eguna osatu nahi dutenentzat, Arditurriko Meatze Gunetik abiatzen diren oinez egiteko ibilbide homologatuak ere badira, balizatuak daudenak, Aiako Harria Parke Naturaleko aparteko bazterretan barrena igarotzen direnak eta naturaz  bere osotasunean gozatzeko aukera ematen dutenak.

PR-GI 1009 Arditurriko Meategia ibilbideak 7,7 kilometroko luzera dauka eta 450 metroko gorabehera. Ibilbide zirkularra da, Arditurri errekaren bidea jarraitzen du eta Aiako Harria tontorren mendebaldeko magalatik igarotzen da, paleozoikoan sorturiko mendigunea dena eta Euskal Herriko materialik zaharrenak barneratzen dituena. Ibilbide honek zonaldeko ondarearen elementu adierazgarri ezberdinak barneratzen ditu, naturalak eta kulturalak ere.

SL-GI 1007 Arditurriko Bira ibilbideak 3,3 kilometroko luzera dauka eta 170 metroko gorabehera. Ibilbide zirkularra da ere eta interesgune ezberdinetatik igarotzen da: Santa Barbara harrobi ustiapenatik, ubidetik eta Imanol Marrodán-en “Erabatekoa eta Ezdeusa: Sorburua” izeneko eskultura ikaragarritik, bertatik Arditurriko Parketxearen eta bisitatu daitezkeen meazuloen panoramika ederrekin, besteak beste.

Informazio gehiago eta erreserbak: 

943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

www.arditurri.com / www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea