“OARSOARRAK” EUSKARAREN SARIA, sari-emate ekitaldia

 

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea entregará el próximo 27 de noviembre por sexto año consecutivo el premio “Oarsoarrak” Euskararen Saria. Los cuatro ayuntamientos de la comarca premian cada año, con ocasión del día Internacional del euskera, a aquellos particulares, empresas, entidades, clubes o grupos que han dado pasos destacables en la normalización del euskera en un sector concreto de la sociedad.

 

El acto de entrega de premios de esta edición se celebrará en la Casa Xenpelar de Errenteria a las 19:00 horas y en el mismo se reunirán los alcaldes de la comarca, concejales, técnicos/as municipales y agentes del ámbito de la normalización del euskera.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak azaroaren 27an eta seigarren urtez, “Oarsoarrak Euskararen saria” eman zuen.

Julen Mendozak, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak adierazi bezala, Euskararen Egunaren harira, sari hau urtero euskararen normalizazioan urrats nabarmenak egiten dituen talde, establezimendu, erakunde, elkarte edo dena delakoari emateko sortu zen.

oarsoarrak-2015-2

Ekitaldia Errenteriako Xenpelar etxean egin zen eta saria Errenteria-Oreretako Mintzalaguna egitasmoarentzat izan zen. Euskara ikasten ari diren eta erabiltzeko aukerarik ez dutenei ematen dien laguntza eta bultzadagatik. Euskaltegietan ikasitakoari jendarterako bidea errazten laguntzen du egitasmoak normalizazioranzko urrats errealak eginez. Bikote, hirukote edota taldeetan astean behin euskaraz hitz egiteko hitzordua jartzen duten plan baten bueltan. Euskararekin gozatzen ikasten dute mintzalaguntzaileei eskerrak.

Saria Mintzalaguna egitasmoko Mertxe Arano eta Mari Mar García ordezkariak jaso zuten iazko sarituen eskutik; Kimutx egitasmoko Nora Barroso eta Izaskun Madariaga.

Era berean, aurten euskararen alde lanean eginiko ibilbideari aipamen berezia egin nahi izan diote eta aipamen berezi hau Agustina Pontesta andereño, bake epaile ohi eta euskaltzale lezoar finarentzat izan zen, bere jarduerarengatik eta ibilbide profesional guztian zehar euskara ezpainetan eramateagatik. 70eko hamarkadan Lezoko ikastolaren bultzagileetako bat izan zen Agustina, andereño izateaz gain. Hainbat libururen egile ere bada, beti ere euskaraz idatziak –Pinocho liburuaren lehenengo itzulpena euskaraz berak egina da-. Herriko bake-izan zen garaian tokiko justiziaren esparruan eta justizian, oro har, euskarari bidea zabaltzen lagundu eta eragin zuen suharki; jaiotza, heriotza, ezkontza eta bestelako agiriak euskaraz egin zitezen sustatzen, izen-abizenak euskaratzen eta abar. Udalean euskara zinegotzi ere izan zen 1995-1999 legegintzaldian eta euskararen bidegile hainbat eta hainbat alorretan, EKBn, Pasaia-Lezo Lizeoan, Orratx! Kultur Elkartean eta abarretan.

Bestalde, bertaratuek Aritz Salamanca eta Junkal Martin dantzariez eta Gaizka Sarasola, David Escudero, Miguel Escudero eta Ramon Velez musikariez gozatzeko aukera izan zuten eta ekitaldian Julen Mendozak –Oarsoaldearen lehendakaria eta Errenteriako alkatea-, Ioritz Aizpuruk, Oiartzungo zinegotzia eta Miriam Canok -Pasaiako zinegotzia -, parte hartu zuten.

Era berean, Jon Maia bertsolari eta idazleak, euskaldunon eta erdaldunen arteko hizkuntza begiruneaz, elkar bizitzaz,… hitz egin zuen eta “Riomundo” liburuan kontatutako bere familiaren esperientziaz hausnarketa polita eskaini zuen. Horretaz gain, Koldo Mitxelena euskalari errenteriarraren jaiotzaren 100.urteurrena denez, Elixabete Perez irakasle eta adituak agerraldian Koldo Mitxelenaren izanaren eta eginaren zertzelada nagusiak azaldu zituen eta bertaratuek Koldo Mitxelenari buruzko erakusketaz gozatzeko parada izan zuten.

 

Asko izan ziren ekitaldira hurbildu zirenak, besteak beste, zinegotziak, udal teknikariak eta euskalgintzako eragileak eta Joxe Juan Ugalde eta Naroa Iturri aurkezleek girotu zuten ekitaldia.

Beraz, “OARSOARRAK” EUSKARA SARIAREN seigarren edizioak bere helburua lortu du aurten ere, euskara bera eta euskararen aldeko lana prestijiatzea alegia”.

 


Oarsoaldea