Berrikuntza eta Eraldaketarako Programa

Zure enpresaren erronka berriei arrakastaz heltzeko.

Izen-emate epea irekita 2023ko otsailaren 6 arte.

OARSOALDEA BERPIZTEN Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza arloko enpresak laguntzeko Berrikuntza programa da (DOAKOA), Berrikuntza EZ-Teknologikoa eta Etengabeko modernizazioa ardatz dituena.

Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek abian jarri dute eta azken xedea, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustea da, berrikuntzaren bidez.

Izan ere, hiri-ekonomia hainbat joera orokor sakonen eraginpean garatzen da, eta horiek guztiek asko baldintzatzen dituzte enpresen lehiakortasuna zehazten duten aldagaiak. Hain zuzen ere, kontsumitzaileak, konpetentziak, produktuak eta ingurugiroak zerikusi handia dute enpresen eta proiektuen garapenean zein hazkundean. 

Hori horrela izanik, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusteko helburuz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, Berpiztu programaren esparruan Eusko Jaurlaritzako enplegu zuzendaritzaren laguntzarekin, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektorean eraldaketa lehiakorreko prozesu bati ekitearen aldeko apustua egin dute, enpresei egoera berri honi aurre egiten laguntzeko.
 

Zertan datza eta nori zuzenduta dago?

30 enpresari prestakuntza-ibilbide oso bat eskainiko zaie: merkataritza/zerbitzu sektoreko 15 enpresari, eta ostalaritza sektoreko beste 15 enpresari. 
 

Horretarako, banakako saioak eta talde-saioak uztartuko dituen metodologia mistoa gauzatuko da, betiere enpresa bakoitzari egokiturik:

Faseak

12 prestakuntza-saio zehatz antolatuko dira (bakoitza 2 ordukoa): 6 saio merkataritza eta zerbitzuetako enpresentzat eta beste 6 saio ostalaritzako enpresentzat.

Erronkak

Nola eman dezaket izena?

Izena emateko epea datorren 2023ko urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 6an amaituko da, eta prestakuntza ibilbidean parte hartzeko www.oarsoaldeaberpizten.eus web orrian izena eman beharko da.

Informazio saioetara etorri nahi?

Prestakuntza ibilbide hau aurkeztu, gaur egungo enpresen erronkak aztertu eta hauei aurre nola egin azaltzeko prestakuntza saio bat antolatu da udalerri bakoitzean, sektoreko enpresekin bateragarria den ordutegian:

  • OIARTZUN | Urtarrilaren 23an (10.00-11.30).
  • ERRENTERIA | Urtarrilaren 23an (14.30-16.00).
  • LEZO | Urtarrilaren 30ean  (10.00-11.30)
  • PASAIA | Urtarrilaren 30ean (14.30-16.00).  

Enpresak nahi duten saiora gerturatu daitezke, nahiz eta bere establezimendua beste udalerri batekoa izan, erraztasunak emateko establezimenduei.

Saio hauetara joateko 943 494 129 telefonoz deitu, kaixo@oarsoaldeaberpizten.eus, helbide elektronikora email bat idatzi, edo zuzenean FORMULARIO HONETAKO DATUAK BETE IZENA EMATEKO.