Oarsoaldea Berpizten - Galeria - Oarsoaldea Berpizten
Berrikuntza eta Eraldaketarako Programa
Zure enpresaren erronka berriei arrakastaz heltzeko.
Izen-emate epea irekita 2023ko otsailaren 6 arte.
OARSOALDEA BERPIZTEN Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza arloko enpresak laguntzeko Berrikuntza programa da (DOAKOA), Berrikuntza EZ-Teknologikoa eta Etengabeko modernizazioa ardatz dituena.
Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek abian jarri dute eta azken xedea, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eustea da, berrikuntzaren bidez.
Izan ere, hiri-ekonomia hainbat joera orokor sakonen eraginpean garatzen da, eta horiek guztiek asko baldintzatzen dituzte enpresen lehiakortasuna zehazten duten aldagaiak. Hain zuzen ere, kontsumitzaileak, konpetentziak, produktuak eta ingurugiroak zerikusi handia dute enpresen eta proiektuen garapenean zein hazkundean.
Hori horrela izanik, jarduera ekonomikoari eta enpleguari eusteko helburuz, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako udalek, Berpiztu programaren esparruan Eusko Jaurlaritzako enplegu zuzendaritzaren laguntzarekin, merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektorean eraldaketa lehiakorreko prozesu bati ekitearen aldeko apustua egin dute, enpresei egoera berri honi aurre egiten laguntzeko.
Zertan datza eta nori zuzenduta dago?
30 enpresari prestakuntza-ibilbide oso bat eskainiko zaie: merkataritza/zerbitzu sektoreko 15 enpresari, eta ostalaritza sektoreko beste 15 enpresari.
Horretarako, banakako saioak eta talde-saioak uztartuko dituen metodologia mistoa gauzatuko da, betiere enpresa bakoitzari egokiturik:
AURRE DIAGNOSTIKOA
Eraldaketa-prozesuan lagunduko dien aholkularitza eta laguntza tekniko egokia. Banakako arreta pertsonalizatuan, enpresa bakoitzaren egoera aztertuko da horretarako prestaturiko tresna digital baten bidez eta enpresa bakoitzaren egoeraren arabera, ibilbide-orri pertsonalizatua zehaztuko da.
TALDE PRESTAKUNTZA
Motibazio-pilulak eta prestakuntza-ekintza kolektiboak eta indibidualak.
Taldeko formakuntzetan, arlo eta kudeaketa-eremu ugari sendotu behar dira. Horrenbestez, logika operatibo batetik abiatuta, bost eremu bereiziko dira:
- prestakuntza eta negozio-eredua
- enpresaren barne-ikuspegia
- barne-kudeaketa eta pertsonak
- enpresaren kanpo-ikuspegia, bezeroak, erosketa-esperientzia, instalazioak eta zerbitizazioa.
Banakako arreta pertsonalizatuan, parte-hartzaileek laguntza eskatu dezakete prestakuntza saioetan ikasitakoak beraien enpresetan abian jartzeko.
BANAKAKO AHOLKULARITZA
Ibilbide-orri horretan zehaztutakoak abian jartzeko aholkularitza pertsonalizatua eta adituen laguntza izango dute enpresek. Helburua, enpresa bakoitzaren kasuan egokienak eta erabilgarrienak diren tresnak edo ekintzak gauzatzea da.
Litekeena da jardun beharreko arloak askotarikoak izatea eta, beraz, adituak jarduerak lehenetsi eta koordinatu behar izatea. Enpresa bakoitzari 14 aholkularitza-ordu eskainiko zaizkio (hasierako 2 aurre-diagnostiko saio + 12 orduko aholkularitza hainbat gairi lehentasuna emanez).
Faseak
12 prestakuntza-saio zehatz antolatuko dira (bakoitza 2 ordukoa): 6 saio merkataritza eta zerbitzuetako enpresentzat eta beste 6 saio ostalaritzako enpresentzat.
Erronkak
1. ERRONKA
BERRIKUNTZA EZ TEKNOLOGIKOA
Berrikuntza ez-teknologikoaren barruan sartzen dira merkataritza-berrikuntzak (produktuaren prezioarekin, sustapenarekin edo diseinuarekin lotutakoak) eta antolaketa-berrikuntzak (enpresa-praktika berriak garatzearekin, lanpostua aberastearekin eta erakundeak beste eragile batzuekin dituen harremanak kudeatzearekin lotutakoak).
2. ERRONKA
ETENGABEKO MODERNIZAZIOA
Erronka estrategiko horiei aurre egiteko, prestakuntza-eskaintza bat eskainiko da, hiri-ekonomian berrikuntza-prozesua errazteko.
Nola eman dezaket izena?
Izena emateko epea datorren 2023ko urtarrilaren 23an hasi eta otsailaren 6an amaituko da, eta prestakuntza ibilbidean parte hartzeko www.oarsoaldeaberpizten.eus web orrian izena eman beharko da.
Informazio saioetara etorri nahi?
Prestakuntza ibilbide hau aurkeztu, gaur egungo enpresen erronkak aztertu eta hauei aurre nola egin azaltzeko prestakuntza saio bat antolatu da udalerri bakoitzean, sektoreko enpresekin bateragarria den ordutegian:
- OIARTZUN | Urtarrilaren 23an (10.00-11.30).
- ERRENTERIA | Urtarrilaren 23an (14.30-16.00).
- LEZO | Urtarrilaren 30ean (10.00-11.30)
- PASAIA | Urtarrilaren 30ean (14.30-16.00).
Enpresak nahi duten saiora gerturatu daitezke, nahiz eta bere establezimendua beste udalerri batekoa izan, erraztasunak emateko establezimenduei.
Saio hauetara joateko 943 494 129 telefonoz deitu, kaixo@oarsoaldeaberpizten.eus, helbide elektronikora email bat idatzi, edo zuzenean FORMULARIO HONETAKO DATUAK BETE IZENA EMATEKO.