Gure esentzia
Gure funtsa
Zer da Oarsoaldea?
Oarsoaldeko udalen Garapen Agentzia gara: Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia. Eskualdearen garapen jasangarria sustatzeko sortu zen 1993an, eta gaur egun tokiko erreferente gara langabetuei, ekintzaileei, enpresei, herritarrei eta bisitariei eskaintzen zaizkien zerbitzuetan.
Garapen ekonomiko eta sozialarekin zerikusia duten erakunde eta entitate publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzen gara hainbat programatan.
Oarsoaldean eskualde bizi, indartsu, ilusioz betea, sortzailea, langilea, desberdina, plurala eta berritzailea lortzeko lan egiten dugu. Horretarako:
ENPLEGUA
SORTZEA
Eskualdean enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen lagundu nahi dugu. Pertsonen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea, bereziki pertsona ahulenena.
LURRALDE ETA EKONOMIA GARAPENA
Eskualdearen bikaintasuna lortzen laguntzea, berrikuntza, industria aurreratua, talentua eta ekimena oinarri hartuta.
TURISMO JASANGARRIA
Oarsoaldea eskualdea lehentasunezko eta kalitatezko turismo helmuga bihurtzea, turismoko enpresa sarearen hazkunde iraunkorra sustatuz eta gure turismo garapena gure nortasun eta tradizioan oinarrituz
HIRI-BERRIZTAPENA
Biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzea eta bisitarien irudia edertzea. Kontzientzia kolektiboa duen mugikortasuna sustatzea.
EUSKARAREN SUSTAPENA
Eskualdean euskararen normalizazioaren aldeko inertziak azpimarratzea eta euskaldunen arteko sare soziala sustatzea, koordinazioaren eta zeharkako ildoen bidez.
KONTSUMO ARDURATSUA
Kontsumo arduratsua burutzen duten eta ondo informatuta dauden kontsumitzaileak izatea.

Gure eskualdea
Ezaugarri hauek, gure garapen sozio-ekonomikoko politikarekin batera, kokaleku estrategikoa ematen digute Baiona-Donostia Eurohirian, 600.000 biztanleko metropoli-korridorean, etorkizuneko erronka garrantzitsuak aurre egiten dituena.