Egin zure istorioa esanguratsu

Doako tailerra Agustinak Zentroan inpaktuarekin proiektuak komunikatzen ikasteko eta kontakizun erakargarriak eraikitzeko.
Nola konekta dezake publikoak zure proiektuarekin?
Gakoa errelatoan dago. Horregatik, Oarsoaldeak eta Agustinak Zentroak doako prestakuntza jarri dute abian, profesionalei, mikroenpresei eta ekintzaileei kontakizun sendo eta gogoangarria eraikitzen laguntzeko.
Tailer praktiko hau urriaren 16an izango da 10:00etatik 14:00etara Agustinak Zentroan, eta Nerea Kortabitarte kazetari donostiarrak eskainiko du. Kortabitartek 20 urtetik gorako esperientzia du komunikazio eta kultura arloan, eta 2021etik Factoría de Comunicación Cultural komunikazioa agentziaren sortzaile eta buru da: linkedin.com/in/nerea-kortabitarte
Zure istorioa erakargarri egiteko prestakuntza
Jardunaldian zehar, parte-hartzaileek ikasiko dutena ondorengoa da:
• Proiektuaren nortasuna, helburua eta balioak definitzea, eta kontakizun hunkigarri bat sortzea.
• Kontakizuna modu argi eta eraginkorrean egituratzea.
• Marka humanizatzea eta hainbat kanaletara egokitzea: sare sozialak, dosierrak, komunikabideak, etab.
• Hainbat formatu (1, 3 edo 5 minutu) eta testuingurutara egokitutako pitch eraginkor bat prestatzea eta aurkeztea.
• Jendaurrean segurtasunez eta benetakotasunez hitz egiteko gaitasunak hobetzea.
Tailerrak teoria eta praktika uztartuko ditu, proiektuaren kontakizuna zein kontakizun pertsonala lantzeko dinamika parte-hartzaileekin. Pitch ariketak ere egingo dira, eta parte-hartzaileek feedback konstruktiboa jasoko dute.
Norentzat
Komunikatzeko gaitasunak hobetu, beren proiektuak hobeto azaltzen ikasi nahi duten edozein sektoretako profesionalak, mikroenpresak eta autonomoak.
IZEN-EMATEAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO
Egin zure istorioa esanguratsu
Data: urriak 16
Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara
Tokia: Agustinak Zentroa (Errenteria)
Hizkuntza: Elebiduna (euskara eta gaztelania)
Prezioa: Doan