REINDUS, berrindustrializaziorako eta industria lehiakortasunerako laguntzak

Nueva convocatoria del programa Reindus que financiará las inversiones industriales para una nueva actividad de producción, traslado de establecimientos industriales (incluida la relocalización), modernización o adaptación de líneas de producción (adquisión de equipos,…) e implementación productiva de tecnologías de la “Industria Conectada 4.0” –sistemas inteligentes, sensores, realidad virtual, impresión 3D, entre otros-.

 

reindus eusk

 

Xedea

Industria inbertsiorako finantza-laguntza honen xedea industria garapenerako bultzada ematea da, enpresen hobekuntza eta produkzio-sektoreen eraginkortasunaren bidez, beraien produktu eta prozesuetan teknologia aurreratua barneratzen eta balio erantsi gehienarekin enplegu kualifikatua sortzen duten enpresetan arreta berezia jarriz, eta, azken finean, esportatzeko oinarria eta industria produktuak beste merkatuetan handitzen laguntzen  dutenak.

 

Ekintza lerroak

Hurrengo tipologiaren barruan dauden industria inbertsioak finantzatuko dira:

  • Industria establezimenduen sorrera: lurraldeko edozein puntutan hasten diren produkzio ekintza berriak.
  • Lekualdaketa: aldez aurretik zegoen produkzio aktibitate baten kokapena aldatzeko, lurraldeko edozein puntura.
  • Hobekuntzak eta aldaketak produkzio lerroetan. Ekipamendu erosketak, dauden produkzio lerroak berritu ahal izateko, edo produkzio lerro berriak sortzeko, eskaera egiten denean dagoeneko produkzioan dauden establezimendu industrialen kasuan.
  • “Konektaturiko industria 4.0” teknologiaren inplementazio-produktiboa: Eskaera egiten den unean, dagoeneko produkzioan dauden industria establezimenduetan aktibo finko materialak lortzeko inbertsioak horrelako jardueretarako:
  1. Produkzio prozesuetan mundu fisikoaren eta digitalaren  hibridazio irtenbideak ezartzeko (sistema adimenduak, low-end eta zurgatuak, sentsoreak, wearables, e-tags, errealitate birtuala eta 3D inprimaketa, robotika eta gidatu gabeko ibilgailuak industria establezimendu barruan), gutxienez produkzio lerro oso bat integratuz.
  2. Aurreko paragrafoan definitu diren sistemen fabrikazioa.
  3. Produkzio prozesuen konektibitate digitalerako sare azpiegitura fisikoen inplementazioa, “Interneten gauzak” kontzeptura hurbilduz.

Onuradunak

Industria produktibitate jarduera duten edo izango duten enpresak onuradunak izan daitezke, bere tamaina kontuan hartu gabe baina sektore publikoa ez direnak.

Ezaugarriak

Maileguek %1,647ko interes-tasa dute, hamar urte begirakoak, hiru izan ezik, non ez diren interesak ordaintzen.

Baldintzak

Proiektuak finantzatuak izan daitezen, finantzatu beharreko gutxieneko aurrekontua izan behar dute;  100.000 eurokoa zehazki.

2018ko urtarrilaren 1etik aurrera sortu diren inbertsio proiektuekin lotutako gastuak izango dira diruz finantzatuko direnak.

Epea 2019ko urtarrilaren 31a arte

Bai enpresa handiek baita ETEak ere proiektuak aurkeztu ditzakete deialdi honetara. Horretarako epea 2019ko urtarrilaren 31a izango da.

Interesa duten enpresek finantziazio eskaera eta gainerako dokumentazioa Ministerioak daukan erregistro elektronikoan aurkeztu behar dituzte.

Informazio gehiago

Jarri harremanetan Industria Sustapen Sailak duen doako zerbitzuan 943 494 129 telefonoan edo posta elektroniko bidez enpresa@oarsoaldea.eus.

Ikusi hemen deialdi osoa

Laguntza programen berri emateko jardunaldia

Enpresei REINDUS  laguntza-programako nobedadeen berri emateko  Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Industria eta ETEen Idazkaritza Nagusiak eta EAEko Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak (SPRI) topaketa bat antolatu dute urtarrilaren 16an 10.00etan Bilboko Plaza Bizkaia Eraikuntzan (Alameda Urquijo).

Horrez gain, SGIPYMEren beste finantzazio-programa batzuei buruz eta Financia_Industria aholkularitza-zerbitzuari buruzko informazioa eskainiko dute.

Egitaraua ikusteko eta izen-emateak hemen: https://bit.ly/2LVHXc1

 

 

 

 

 


Oarsoaldea