EKINTZAILEI LAGUNTZEKO LANBIDEREN DIRU-LAGUNTZA
OBJETIVO
- Ayudas para nuevas ideas de negocio
Ayudas para la puesta en marcha de proyectos empresariales
ZENBATEKOA
- Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak: 1.000 euro ( + %15 emakumeak, + %15 30 urtetik beherakoak)
- Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak: : 1.500 euro ( + %15 emakumeak, + %15 30 urtetik beherakoak)
BETEBEHARRAK
- Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak
- Langabetua izan behar da eta Lanbiden izena emanda egon. Langabetu gisa kontuan hartuko da denboraldi mugatuko kontratu bat badu eta lanaldia ez bada %30ekoa baino handiagoa.
- Errolda eta bizilekua EAEn izatea
- Aurreko urtean ez du JEZn altarik izan eta autonomoetan ere ez.
- Eskaera egin ahal izateko, aurretik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren enpresa sortzeko tutorizazio-prozesu batean aritu behar izan du
- Lanbidek aurreko urteetan kudeatu dituen ekintzaileei laguntzeko programen onuradun ez izatea
- Enpresa-ideia garatzeko, gutxienez 2 hilabeteko tutorizazio prozesu batean parte hartu behar da, esklusiboki horretara dedikatuz (ezin izango du lanaldiaren %30a baino handiagoa izan edo lanaldi osoz 18 egunetan baino gehiagotan lan egin).
2. Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak
- Langabetua izan behar da eta Lanbiden izena emanda egon. Langabetu gisa kontuan hartuko da denboraldi mugatuko kontratu bat badu eta lanaldia ez bada %30ekoa baino handiagoa (prozesua hasten den momentuan eta JEZn alta egiten duen momentuan, bietan).
- Errolda eta bizilekua EAEan izatea
- Aurreko urtean ez du IAEn altarik izan eta autonomoetan ere ez.
- Eskaera egiten denerako enpresa-ideiaren bideragarritasun plana egina izatea
- Eskaera egin ahal izateko, aurretik, Oarsoaldea Garapen Agentziari bere enpresa-ideia aurkeztu behar izan dio edo tutorizazio prozesu batean egon beharko du.
- Enpresa jardueraren helbide soziala eta fiskala EAEn izango du eta lan-zentroa, ere bai
- Lanbidek enpresa proiektuak martxan jartzeko aurreko urteetan kudeatu dituen ekintzaileei laguntzeko programen onuradun ez izatea
- Enpresa-proiektua martxan jartzera bideratutako gutxienez 3 hilabeteko tutorizazio prozesua egin eta gero, hurrengo 3 hilabeteetan JEZn alta emateko konpromisoa izango du eskatzaileak. Prozesu osoan dedikazio esklusiboa eskatuko zaio (ezin izango du lanaldiaren %30a baino handiagoa izan edo lanaldi osoz 27 egunetan baino gehiagotan lan egin)
BALORAZIO IRIZPIDEAK
IRIZPIDEA | PUNTUAKETA GEHIENEZ |
Kultura eta sormen ekonomiarekin erlazionatutako proiektuak (Konpondu, birgaitu eta berrerabiltzea, energia eta eraginkortasun energetikoa, diseinua eta artisautza, teknologia berriak, kultura) | 30 |
Langabezian emandako epea, puntu 1 egiaztatutako bi hilabete bakoitzagatik
| 5 |
RGI jasotzaile gisa titularra edo onuraduna | 5 |
Eskaera egiten duenak 30 urte baino gutxiago badu
| 15 |
Eskaera egiten duenak 45 urte baino gehiago badu | 10 |
Eskaera egiten duena emakumea bada
| 20 |
Egiaztatutako enpresa kudeaketa formakuntza
| 5 |
Ideien kasuan ekintzailea eskualdean bizi bada eta proiektua martxan jartzeko kasuan, proiektua eskualdean kokatzen badu
| 10 |
GUZTIRA | 100 |
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Enpresa-ideiak garatzeko diru-laguntzak
- Eskaera (III eranskina)
- NAN fotokopia
- Errolda ziurtagiria
- Bizitza Laborala eguneratua
- RGI titularra edo onuraduna
- Lanbiden inskribituta izatearen dokumentua (INSKRIPZIO ALDIEN ZIURTAGIRIA)
- Aurreko urtean JEZn alta egoeran egon ez izana egiaztatzen duen agiria (JEZ: historikoa)
- Eskaera baloratzeko eranskina
- Kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria, hala badagokio
2. Enpresa-proiektuak martxan jartzeko diru-laguntzak
- Eskaera (III eranskina)
- NAN fotokopia
- Errolda ziurtagiria
- Bizitza Laborala
- RGI titularra edo onuraduna
- Lanbiden inskribituta izatearen dokumentua (INSKRIPZIO ALDIEN ZIURTAGIRIA)
- Aurreko urtean JEZn alta egoeran egon ez izana egiaztatzen duen agiria (JEZ: historikoa)
- Bideragarritasun plana
- Eskaera baloratzeko eranskina
- Kudeaketa ikastaroaren ziurtagiria, hala badagokio
EPEAK
Laguntza eskatzeko eskabidea aurkeztu beharko da eskatutako dokumentazio guztiarekin batera, MARTXOAREN 11 baino lehen Oarsoaldeako Errenteriako bulegoetan, Torrekua eraikineko 2. solairuan, Habian! Hazitegia, 9:00etatik 14:00etara.
Eskaera egiteko dokumentazioa osorik aurkeztu beharko da.
Puntuazio bera duten eskaerak badaude, sarrera-data hartuko da aintzat.
DOKUMENTUAK:
- Eskaera baloratzeko eranskina
info+:
Enpresa ideia garatzeko:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apei-2018/1/
Proiektuak martxan jartzeko:
http://www.lanbide.euskadi.eus/diru-laguntza/-/diru_laguntza/2018/apea_2018/