Oarsoaldean Eskola Kirolera joateko geroz eta desplazamendu jasangarriagoak egiten dira

El 49% se desplaza en bicicleta, en coche compartido o en autobús.

 

Oarsoaldeko Kirol Mahaia -udal teknikariak, eskoletako koordinatzaileak, Oarsoaldeko eskola kiroleko koordinatzailea, Kirolaisi XXI-eko teknikariak…- lanean ari da Eskola Kirolan asteburuetan bertako herrietan izaten diren partidetara joateko lehiakideek garraiobide jasangarriak (oinez, bizikletaz,… ) egin ditzaten.

 

2013az geroztik daramatzate dinamizazio lanak egiten joan etorri horiek modu jasangarrian egin daitezen eta desplazamendu hauek bizitza osasuntsu baten ohiturekin eta iraunkortasunarekin lotu daitezen. Horiek horrela, bizikletan joatea saritzen dute, gurasoak kotxe elkar banatuak erabiltzera animatzen dituzte, garraio publikoaren erabilera sustatu …   

Azken urteotako datuei erreparatuta bilakaera desplazamendu jasangarrien aldekoa da, pixkanaka ehunekoa handitzen doa etengabe. Guztira, %49 dira bizikletan, gurasoek kotxea konpartitua edo autobusez joaten direnak Oarsoaldean larunbat goizetan jokatzen diren partidetara.

 

desplaz jasan barra

 

desplazgaztaeusk

 

Izan ditzagun ohitura osasungarriak

Oarsoaldeko eskola kiroleko mahaiak desplazamendu jasangarriak sustatzen jarraitu nahi du eta gurasoak eta txikiak animatu nahi dituzte partiduetara joan-etorriak modu jasangarrian egitera, bizitza ohitura osasuntsuak izan ditzagun eta ingurugiroarekiko errespetuzko jokaerak. 

Hori bultzatze aldera ikasturte bukaeran sari banaketa izaten da eta bertan hainbat sari banatzen dira, sailkapen ezberdinak eginez. Hala nola, “berdeak edo jasangarriak”, “bizikleta joan-etorriak ”…

a)      Saria, ehunekotan bizikletan joan-etorri gehien egin dituen ikastetxeari, 2 bizikleta.

b)     Saria, ehunekotan joan-etorri jasangarri gehien egin dituen ikastetxeari, bizikleta bat.

c)      Bakarkako saria: bizikletan gehien desplazatu den kirolariari, patinete bat.

d)     Parte-hartze saria: ikasturtean zehar behin behintzat bizikletaz desplazatu den kirolari guztiei oroigarri bat (bizikleta argia,txirrina, botilatxoa  edo giltzarrapoa). Urtero aldatzen da, oroigarriak errepika ez daitezen eta eskola kiroleko 4 urteetan haurrek opari ezberdinak izan ditzaten.

Kalitatezko Eskola Kirola

Desplazamendu jasangarriez gain, Oarsoaldeko eskola kirolak baditu azpimarratzea merezi duten beste ezaugarri batzuk ere:

  •          Kirol hezitzaileen %100 euskalduna da, baita jarduera bere osotasunean ere.
  •         2017-2018 ikasturteaz geroztik, egitura osoa profesionala  da - kirol hezitzaile guztiak kontratupean ari dira.
  •         Aurten lehen aldiz, horiek guztiak kirol prestakuntzadunak dira, hasi oinarrizko prestakuntzatik eta SHEE-IVEF unibertsitateko goi mailako tituluraino.

Hau guztia egia bihurtzeko eskualdeko eskola kirolaren mahaiak, urteetan zehar gogoz egin behar izan du lana. Alde batetik, ikastetxeek kirol proiektuak eratu dituzte Kirolaisiko teknikari eta eskualdeko eskola kiroleko koordinatzailearen laguntzaz, eta bertan besteak beste, begiraleen profila euskalduna izatea, gutxieneko kirol prestakuntza izatea eta eskualdeko eskola kirolaren filosofia eredua txertatu dituzte.

Bukatzeko, udalek, arlo ugaritan laguntza eskaintzeaz gain, kontratazioak ahalbidetzeko diruz lagundu dute gure programa.

 

eskola-kirola-sari-222

 

eskola-kirola-sari-banaketa

 


Oarsoaldea