STEM EKITEN PROIEKTUEN AURKEZPENA

El miércoles 8 de abril a las 17:00 tendrá lugar la presentación de los proyectos del programa STEM Ekiten, dirigido a desarrollar proyectos en el ámbito STEM en la comarca de Oarsoaldea.

 

 

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak diruz lagundutakoa da.

 

Egun honetan, programan parte hartu duten ekintzaileek beraien proiektuak aurkeztuko dituzte, eta martxoan zehar prestakuntza-prozesuan egindako lana erakutsiko dute. Bertan, proiektuaren balio-proposamena eta negozio-eredua sortzen ikasi dute, iraunkortasun ekonomikoari dagokionez, finantza plana eta beren proiektu ekintzailearen plan estrategikoa sortzen ere, besteen artean.

COVID-19k eragindako egoera dela eta, jardunaldia ezingo da modu presentzialean egin eta webinar bat antolatu da.

 

steam-ekiten-web

 

Jardunaldiaren programa:

17:00-17:10 STEM ekiten aurkezpena

17:10-17:15 Formakuntza prozesua eta saioaren azalpena

17:15-17:30 Bertaratutako gonbidatuen aurkezpena

17:30-19:00 8 proiektuen aurkezpenak + Galderak eta feedback-a

19:00-19:10 Itxiera – STEM Ekiten Programaren hurrengo pausoak

 

Jardunaldi honen ondorengo egunetan, Oarsoaldeako Garapen Agentziak 2 proiektu irabazle hautatuko ditu, lehen saria 7.000 eurokoa izango da, eta bigarrena 5.000 eurokoa, proiektua aurrera eramateko gastuentzat. Horrez gain, bi proiektuek Habian! hazitegian diruz lagundutako 6 hilabeteko egonaldia izango dute eta hemen egon bitartean hainbat ekintzailetza-eremutako profesionalek lagunduko diete prozesu osoan, aholkularitza pertsonalizatua eta mentorizazioa jasoz. Horrela, proiektuak lantzen hasiko dira, eta euren ametsa egia bihurtzeko bideari ekingo diote.

 

Hemen Stem Ekiten programan parte hartzen duten proiektuen aurkezpen laburra:

 

INGUMAK. Neurrira egindako bideo-jokoak eta edozein plataformatarako (PC, mugikorra, VR, AR) gamifikatutako aplikazioak garatzen espezialistak. Mezu, produktu edo prestakuntza bat dibertigarria eta interaktiboa bihurtzen dugu, akabera erakargarri eta kalitate handiz. Hartzailearengana modu iraunkorrago batean iristen gara. Gure azken xedea bideojoko propioak sortzea da. Horien artean, jada lantzen ari garen produktu bat: VRari zuzenduriko zientzia fikzioko joku bat.

IKMA. Teknologien eta Internetaren inguruko ikuspegi kritikoa eta ezagutza integrala garatzeko ezagutza garrantzitsuak eskaini, trebakuntza, tailer eta saioen bidez eta, gaur egungo eta etorkizuneko gizartean egokitzapen eta errendimendu egokia bultzatuz.

NOVIRTUAL. 3D grafikoak sortzeko erabiltzen duzun programan erabat murgiltzea eta guztizko kontrola ahalbidetzen duten gailu sorta, berehalako ikasketa kurba batekin eta VR / AR alternatibek sortzen dituzten arazoak saiestuz.

CLOSELY. Tokiko enpresek beren produktu guztiak argitaratzen dituzten plataforma, bezero potentzialei tokiko produktuak prezio etikoetan erosteko aukera emanez.

FIREDRONE.Suteak modu aktiboan itzaltzeko Drone-a.

MAIJOKO. Eguzki panelak autofinantzatzeko metodo berria, eguzki panelak bezeroari inolako kosturik gabe saltzeko eta eroslearen hileroko energiaren prezioa murriztuz. Horrela, CO2 emisioak murriztu eta edonork energia berriztagarriak kontsumitzeko aukera izango du.

ODOO FIELDBUS – Barne-ekintzailetza. Enpresa baten produkzio prozesuak eta kudeaketa prozesuak erabat integratzeko softwarea, kudeaketa sisteman (ERP) produkzio sistemak (makineria, ekoizpen automatikoko kateak ...) integratuz.

OBE HETTICH - Barne-ekintzailetza. Errealitate Birtualaren proiektu hau Kinematik (Obe Hettich) erakundearen apustu bat da, produktuaren garapen-eremuan berrikuntza egitea, produktuaren garapen (birtualeko) zerbitzu berriak eskainiz, teknologia haptikoaren eta 3Dren bidez, garapen-prozesuaren eraginkortasuna, interakzioa eta berrikuntza hobetuz, prototipo birtualak eta garapen-prozesu berriak sortzeari esker.

 

Egitasmoari buruzko informazio gehiago: https://stem-ekiten.jimdosite.com/

 

 

stem-ekiten-4-web

stem-ekiten-zoom2

 

4ak

 


Oarsoaldea