2025EKO UDABERRIKO KUXKUXEROAK

Eskualdeko gazteei euren gustuko erreferente euskaldunekin hitz egiteko eta egoteko aukera eskaintzea da Kuxkuxeroak egitasmoaren helburuetako bat. Kuadrillategin edo gazteei zuzenduriko bestelako egitasmoetan dabiltzan eskualdeko lau herrietako 12-18 urte arteko gazteei eskaintzen zaizkie saio horiek.
Orain, maiatzean, batetik, XSakara abeslari bizkaitarra izango da hilaren 16an Oiartzungo gazteekin.
Bestetik, Zilibito Records musika talde oiartzuarreko kideak Lezoko, Pasaiako eta Errenteriako gazteekin elkartuko dira maiatzaren 16an, 30ean eta ekainaren 6an, hurrenez hurren.
Saio horietan euren ibilbide profesionalaren eta bizipen pertsonalen berri ematen diete pertsona ezagunek gazteei eta horiek, haiei egiteko dituzten galderak prestatuta eramaten dituzte. Solasaldi ireki eta atsegina sortu ohi da gehienetan.