ERRENTERIAKO EKINTZAILETZA POLOA PROIEKTUAREN AURKEZPENA
Parte de las iniciativas que componen esta apuesta se pondrán en marcha próximamente en Torrekua, ”Habian! Fabrika Kreaktiboa” y “Habian! Teknologia Kreaktiboa”.
Atzo Errenteriako Udalean egindako agerraldian, jarduera kreatiboen sustapenerako zehaztu diren proiektuak aurkeztu ziren, udalerriak eta eskualdeak egin duten apustuaren islada eta Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren barne gauzaturiko hausnarketaren ondorio. Bertan, Julen Mendozak, Errenteriako alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Kepa Garbizuk, Lezoko alkatea eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren kontseilariak eta Fernando Nebredak, Oarsoaldearen Zuzendari-kudeatzaileak, parte hartu zuten.
Julen Mendozak adieraz bezala, Ekintzailetza Polo honen barne dauden zenbait ekimen abian jarriko dira aurki Torrekuan, otsailetik aurrera, ”HABIAN! Fabrika kreaktiboa” eta “HABIAN! Teknologia kreaktiboa”. Sormen-ekonomiaren eremuan martxan jarri nahi diren proiektuak marka bakarrean bildu dira: HABIAN!.”
HABIAN! markak jarrera bat adierazten du, udalerrian teknologia eta lan kreatiboekin lotutako enplegua sortzeko Errenteriak egiten duen apustua, ekintzailetza eta berrikuntzaren ildotik. ADN Kreaktiboaren aterpean kokatzen den marka da, proiektu honek Errenteriak duen jarrera kreaktiboari buruz ere hitz egiten baitu.
Bi proiektu hauek, Garbizuk, Oarsoaldeako Kontseilariak eta Lezoko alkateak aipatu duen bezala, gure udalek Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez martxan dituzten ekintzailetzaren aldeko tresnei gehitzen zaizkie. Oarsoaldea Garapen Agentzian urtero beren amets, ideia eta proiektuak dakartzaten 200 pertsonatik gora artatzen dira. Krisiak eta ziurgabetasunak proiektu horiek abian jartzea oztopatzen du, baina urtero 40 mikroenpresa inguru martxan jartzeko laguntza ematen dute garapen agentzian.
HABIAN! Teknologia kreaktiboa eta HABIAN! Fabrika kreaktiboa, sormen-ekonomian espezializatuak, Oiartzungo Enpresa Zentroari eta Errenteriako industria-teknologia aurreratuan espezializatutako Angel de la Guarda zentroari gehitzen zaizkio, Tknika eta Don Boscorekin lankidetzan abenduan inauguratuko dena.
Hauek guztiak Ekintzailetza Poloa osatzen dute beraz, inkubagailu sare sendo bat jarriko da abian eskualdean. Proiektu guzti hauekin urrats handi bat ematen da ekintzailetzaren sustapenean, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere.
HABIAN! Fabrika kreaktiboa eta HABIAN! Teknologia kreaktiboa, Fernando Nebredak azaldu duen moduan, inkubagailu kontzeptuarekin lotua daude, denbora mugatu batean proiektuak abian jartzera bideratua. Hasiera batean, aipatutako bi proiektu hauek Torrekuan jarriko dira abian, sormenezko ekonomiarekin lotutako ekintzaileei bideratutako guneak abian jartzeko eraikin enblematikoa. Hala ere, proiektuek hazi, garatu eta beste guneak okupatzeko gaitasuna dute, Foru Aldundiak finantzaturiko ikerketa batek ondorioztatu zuen moduan.
HABIAN! Fabrika Kreaktiboa elkarlanean aritzeko tailerrez osaturiko proiektua da, sormenezko ofizioetan oinarritutakoa (ehungintza, bitxigintza, urregintza, zurgintza, zeramika eta coworking kreatiboa). Bertan, ekintzaileei baliabideak eskainiko zaizkie, hasieran topatzen dituzten oztopoei aurre egiteko, hala nola, merkatuko alokairuak, ekipamenduetan egin beharreko hasierako inbertsioak, bestelako aholkularitza zerbitzuak, eta abar.
HABIAN! Teknologia kreaktiboari dagokionez, teknologia berrietan espezializatuak diren eta arrakasta duten enpresak eta laguntza eta aholkularitza jasotzen duten eta sortze-fasean dauden ekintzaileen proiektuak elkarrekin bizi dira. Eskualdean kokatuak dauden beste bi ekintzaileen eskutik dihoa proiektu hau; Felix Vela eta Jon Bengoetxea. Bi kasutan ekintzaileen esentzia aurki dezakegu; Felix-en kasuan, Interneten eta nazioarte mailan proiektu interesgarri batekin, Forvo izenekoa, eta Jon Bengoetxearen kasuan, Tumaker proiektuarekin, 3D inprimaketen ekosisteman, nazioarte eta maila nazionalean erreferentea.
Horretaz gain, proiektu hauek irekiak daude arlo publikoan nahiz pribatuan bestelako eragileei gonbita luzatuz. Pasaiako Badiarentzat proiektu eraldatzailea da eta dagoeneko asko dira parte hartzen duten erakundeak eta pixkanaka proiektuan barneratzen ari direnak; enpresa sustatzaileak Forvo, Diversius eta Tumaker, HABIAN! Teknologia kreaktiboa hauei esker sortu da. Tknika eta Don Bosco, hauei esker Centro Angel de la Guarda proiektua abian dago. AEG ikastetxeak eta EASO Politeknikoak, HABIAN! Fabrika Kreaktiboa abian jartzeko laguntza eskaini dutenak, baita Artiola (artisautzan erreferentea), Euskal Herriko Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak ere.
Zenbait datu: gaur egun Torrekuan egongo diren bi espazioetan sormen arloko 30 ekintzailerentzat dago lekua eta proiektu honetarako egindako inbertsioa 270.000 eurokoa izan da.