Errenteria: kultura, natura eta gastronomia

 

Hace ya tiempo que las fábricas de Errenteria apagaron sus grandes hornos y dejaron de echar humo por las chimeneas. Hubo una época en que la villa llegó a ser conocida como “La pequeña Manchester”, claro ejemplo de su actividad industrial. Hoy en día, tras una magnífica reconversión urbanística, nos encontramos con grandes parques y jardines que nos invitan a pasear, en las mismas zonas que una vez ocuparon aquellas fábricas.

errenteria1plan

 

Hala ere, Errenteriaren iraganak ez du industriarekin soilik lotura, izan ere, Erdi Aroan, portuari esker, herriak jarduera ekonomiko eta merkataritza-jarduera oso garrantzitsua izan zuen. Honenbestez, XV. mendetik aurrera dorretxe eta oinetxeak eraikitzen hasi ziren herrian. Gaur egun oraindik, arkitektura berezi hura mantentzen duten eraikin asko topatu daitezke hirigune historikoko kaleetan zehar. Honen adibide argiak dira Morrontxo eta Torrekua dorretxeak, Kapitain etxea oinetxea, Iturritza oinetxea edota Zubiaurre jauregia. Erdi Aroko aztarna guzti hauei esker, Errenteriako hirigune historikoa multzo monumental izendatua izan da, eta bere jatorrizko morfologia mantentzen du oraindik. Iraganeko garai haietara jauzi egin ahal izango du bisitariak, orain merkataritza eta ostalaritza jardueretan guztiz murgilduta dauden kale hauetatik ibiltzean.

errenteria hiriguneaplan

Hirigunetik kilometro gutxira San Marko Gotorlekua aurkituko dugu, izen bera daraman mendiaren tontorrean. Modu estrategikoan kokatuta dagoen gotorleku militar hau Lau Haizeta Parkearen barruan dago, ekipamendu ludiko eta kultural bezala. Bere kokapen ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsu eta pribilegiatua da, eta bertatik Kontxako, Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezke. Gotorlekua ondo mantenduta dago eta lubanarroan, Armen Patioan, zubi altxagarrian eta goiko terrazan egindako zaharberritze lanei esker, bisitariak gotorlekuaz gozatzeko aukera izango du.

san markoplan

Naturazaleenek ere aukera mordoa topatuko dute Errenterian. Listorreta-Barrengoloiako gunea Aiako Harria Parke Naturaleko eta Añarbeko Baso Erreserbako sarbidea da. Eremu babestu honek milaka aukera eskaintzen ditu bertatik ibilbide ugari egiteko, azalera guzti hau estaltzen duten harizti eta pagadi marduletatik, hiriko zaratatik urrun lasaitasun pixka bat arnasteko.

aarbeplan

Horretaz gain, Errenteriak ondasun etnografiko oso garrantzitsua ere badu. Herriko landa eremuetan Aitzetako Txabala eta Berrozpin trikuharriak, Txoritokieta eta Langagorri monolitoak eta Aizpitarteko haitzulo famatuak kokatzen dira. Azken hauetan, orain dela 24.000 urteko gizaki aztarnak topatu ziren, eta garrantzia handiko aurkikuntzak egin berri dituzte bertan.

Eta eguna ondo amaitzeko, gastronomia errenteriarra dastatzea baino ezer hoberik ez dago. Herriak duen eskaintza gastronomikoa benetan handia da. Bisitariak, pintxo taberna eta sagardotegi bikainetatik hasi eta ospe handiko Michelin izardun jatetxeetarainoko aukera zabala topatuko du bertan.

Laburbilduz, aukera amaigabeak eskaintzen dizkigu Errenteriak, bere kultura-ondareari, naturari eta gastronomia aberatsari esker.

Informazio gehiago:

www.oarsoaldeaturismoa.eus

turismoa@oarsoaldea.eus

943 494 521


Oarsoaldea