OARSOALDEAN EKONOMIA SOZIAL, SOLIDARIO ETA ELKARLANEKOARI BURUZKO LEHENENGO TOPAKETA

 

Bajo el lema “Hacia un nuevo modelo empresarial que favorezca el progreso social” tendrá lugar el próximo 10 de mayo en el edificio Torrekua el primer encuentro en Oarsoaldea en el que se hablará de economía social, solidaria y colaborativa.

Jardunaldia Torrekua eraikinean egin zen aurkezpen-ekitaldiaren bitartez eman zen aditzera. Bertan Julen Mendoza, Errenteriako alkatea eta Oarsoaldeako presidentea, Sergio Ekiza, Oarsoaldeako kontseilaria eta Pasaiako Udaleko zinegotzia, Fernando Nebreda, Oarsoaldeako kudeatzailea, eta Beñat Irasuegi, OlatuKoop (ekonomia soziala eta eraldatzailea bultzatzeko enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatiben sarea) ordezkatuz, izan ziren.

Julen Mendozak aipatu zuen bezala, jardunaldia Errenterian eta Oarsoaldean aldaketa sortzearen barruan kokatzen da. Halaber, ekintzailetza eta enpresaren eredu berriak bultzatzen laguntzeko sentsibilizatu nahi da. Gizakiaren baloreetan nahiz sozial, etiko eta iraunkorretan oinarrituta, helburua eredu ekonomiko eta sozial berria eratzen laguntzea da. Ildo horri jarraiki, Errenteria 2020 plan estrategikoaren erronka nagusi batean jasotzen da ekonomia eraldatzaile eta anitzarekin, enplegua sortzen duenarekin eta enpresa eredu sozialak bultzatzen dituenarekin hiria eraikitzea”. Erronka hau Errenteriako eta Oarsoaldeko eskualdeko eredu ekonomikoa gizarte berrirantz eraldatzeari eta industria osteko ekonomiatik eboluzionatzeari buruzko behar-hausnarketatik sortu da. Nolanahi ere, ondoz ondoko krisialdiek gogor jo dute eta sormenezko nahiz ezagutzazko ekonomia berrirantz abiatu behar da.

Julen Mendozaren hitzen arabera, “giza baloreetan, elkarlanean, ekintzailetza-eredua bultzatu nahi dugu. Hala, pertsonekin lan egingo du eta gizarteari itzuliko dizkio. Beraz, ekonomia sozial eraldatzailerantz urratsak eman nahi ditugu, elkarlaneko eta kooperaziozko ekonomiari iritsi baino lehen”. Ikasten ari den lurraldea den neurrian, jardunaldi hau antolatuko da eta ildo horretatik doazen esperientziak ezagutu eta ikusteko aukera izango da: banku etikoa, elikagaien subiranotasuna, ekonomia urdina; kontzeptu horiek guztiak jarraitu nahi den bidean adiskide dira eta tokiko administrazioaren burutza nahiz rola funtsezkoak dira.

 

Ondoren, Beñat Irasuegik hartu zuen hitza. Maiatzaren 10ean antolatuko den jardunaldiaren garrantzia eta balioa onartu zituen. Nolanahi ere, eskualdearen garapenaren eta elkarlaneko ekintzailetzaren ikuspegitik ekonomia sozial eraldatzaileari buruzko jardunaldia da. Beñat Irasuegik OlatuKoop sarearen izenean hitz egin zuen, aldi berean, Talaiosen (ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako kooperatiba Errenterian) fundatzaile eta langile bezala kide izanik.

Irasuegiren esanetan, Olatukoop sareak ekonomia biziaren ikuspegitik ulertzen du eta bere helburua ekonomia bestelako ikuspuntutik lantzea da, gizartearen behar sozial eta ekonomikoetatik abiatuta eta tokiko inguruneetako ezaugarriei errespetatuz. Ekonomia Sozial Eraldatzailearen xedea sortzen den aberastasuna zuzen banatzea da; horretarako, ezagutzak partekatu behar ditugu, enpresekin, erakundeekin eta gizartearekin elkarlanean jardun behar dugu, biziaren iraunkortasuna kontuan hartu behar da, pertsona langileek demokratikoki parte hartzeko erraztasunak eman behar dira, zeharka jardueran etika aplikatzea ezinbestekoa da eta lurraldean eragin positiboa bermatu ere bai.

Era berean, berak adierazitakoari jarraiki, jardunaldian Jordi Via, Bartzelonako Udalean Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ordezkaria, egongo da. Bere eskutik Ekonomia Sozialaren, Herri Erakundeen eta gizartearen ekimenen artean gara daitezkeen estrategiak ezagutu ahal izango dira, betiere etorkizun hobea eraikitzeko helburua badute.

Azkenik, Fernando Nebredak, Oarsoaldeako kudeatzaileak, esku hartu zuen. Bere esanetan, azkeneko krisi ekonomikoan argi eta garbi gelditu dira gure gizartean dagoen eredu ekonomikoaren mugak eta gabeziak. Berak azaldutakoaren arabera, parametro tradizionalak, hala nola baliabideen ustiapen mugagabean oinarritutako aberastasuna sortzea, gizarte-beharrak irabazi ekonomiko gehienak lortzera menderatzea, edo kapitala eta pertsonak erabat bereiztea, sakonki zalantzan jartzen ari dira eta, aurrekoaren harira, eredu berrirantz eboluzionatu behar dela argi dago. Izan ere, horretan jarduera ekonomikoa pertsonen zerbitzura egongo da eta ez alderantziz. Ekonomia giza garapen bateratzailea eta iraunkorra, enplegu oso eta produktiboa eta guztiontzako lan duina sustatzeko erabili behar da.

Nebredak esandakoaren arabera, paradigmaren aldaketa ekintzailetza eredu berrietan eta pertsona ekintzaile mota berriak sortzean antzematen da. Halaber, enpresa eredu berriak agertzen ari dira. Horiek guztiek jarduera ekonomikoaren iraunkortasunerako oinarri etiko eta giza funtsa planteatzen dute. Testuinguru berri honen aurrean, bere erronka, garapen agentzia bezala, ekintzailetza eta enpresa eredu berriak bultzatzea da, baloreen aldaketan oinarritzen den eredu ekonomiko eta sozial berria sortzen laguntzeko.

Bestetik, berak azpimarratutakoarekin bat, Oarsoaldeko enpresa-sarearen bi alderdi/erronka daude bereziki interesgarriak une honetan aurre egiteko, elkarren artean biak erlazionatuak daudelakoan. Batetik, enpresa-dimentsio urria eta, bestetik, eskualde honetan kooperatiben eta ekonomia sozialaren presentzia eskasa. Hori Ekai Centerrek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, burutu duen azterlanean egiaztatu ahal izan da. Ildo horri eutsiz, emaitzak jardunaldiaren esparruan jakinaraziko dira.

 

Biak, modu berean, oinarrizko erronkak dira Oarsoaldearen garapen ekonomikoan. Kooperatibismoari dagokionez, partaidetzaren, errotzearen edo elkartasunaren baloreak alde batera utzita, kooperatiba sare erabakigarria izatea funtsezkoa da enpresa ehuna egonkortu eta neurri ertaineko enpresen sare esangarria sortzearen ikuspegitik. Horrengatik guztiarengatik, Garapen Agentziak hurrengo urteetan pixkana planteatzen diren erronka guztiei aurre egiteko lerro desberdinak abian jarri beharko ditu.

Bukatzeko, Sergio Ekizak hartu zuen hitza, Oarsoaldeako kontseilariak. Programa azaldu zuen eta jardunaldiaren erakargarritasuna azpimarratu zuen, esperientzia eta hitzaldien interes eta aniztasun zabala ikusita.

Programa


Oarsoaldea