LANBIDE HEZIKETATIK DATOZEN PROIEKTUETARAKO ENPRESEN HAZTEGI BERRIA ABIAN JARRIKO DA

Se enmarca dentro de la apuesta que se está realizando en Errenteria y Oarsoaldea por el emprendizaje y por la que, este año, también se han puesto en marcha las dos incubadoras de HABIAN!.

Errenteriako Udalak eta OARSOALDEA Garapen Agentziak, Errenteria eta eskualdearen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko beren helburu nagusiarekiko leial, enpresa berrien sorrera laguntzen dute, baita enpresa-sarearen berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatu ere eta, xede horrez, pertsonak ekintzailetza prozesuetan eta enpresak lehiakortasuna hobetzeko prozeduran laguntzeko azpiegiturak eta zerbitzuak dituzte.

Estrategia honetan eta lankidetza-ekintzailetzaren aldeko apustuan kokatuta, 2025erako Errenteriako Plan Estrategikoan baitago, HABIAN! Ekintzailetza Poloak udalerriko potentzialtasunekin bat datozen ekimen ekonomiko berriak abiarazteko prozesua erraztu nahi du. Tknika Errenterian kokatzeak eta Don Boscoren gaitasun eta ekimenak potentzial handia eskaintzen dute. Nolanahi ere, plan estrategikoak adierazten zuen bezala, Errenteria lanbide heziketaren eta ekintzailetzaren eremuan estrategikoki kokatzeko funtsezko elementu bereizgarriak dira. Julen Mendozak azaldu zuenez, Errenteriako jarduera ekonomikoaren %6a da soilik industria sektoreari dagokiona, beraz lan garrantzitsua dago egiteko Tknika eta Don Boscoren eskutik berrikuntza bultzatzeko eta kalitatezko enplegua sortzeko.

 

Aurten bi ekimen garrantzitsu jarri dira abian poloaren barruan. HABIAN! Fabrika kreaktiboa eta HABIAN! Teknologia kreaktiboa haztegiak dira eta gaur beste berri bat aditzera eman nahi da, Tknika Belabaratz, Lanbide Heziketatik datozen enpresa ekimenak hartzeko haztegia izango da.

Horregatik, haztegian bertan aurkezpen ekitaldia izan da eta honakoek parte hartu dute: JULEN MENDOZAK, ERRENTERIAKO ALKATEAK eta OARSOALDEAKO PRESIDENTEAK, IÑAKI MUJIKAK, TKNIKAKO ZUZENDARIAK,  NICOLÁS SAGARZAZUK, DON BOSCO LHIIKO ZUZENDARIAK eta FERNANDO NEBREDAK, OARSOALDEAKO ZUZENDARIAK

belabaratza txikiago1

 

Haztegi hau interes erkide baten emaitza da, hain zuzen ere, ekintzailetza proiektuak abian jartzen laguntzeko azpiegiturak eta tresnak bultzatzea. Horrez gain, lau erakundeen ustez prestakuntza-enpresa-lurraldea konexioa oinarrizkoa da eskualdea eraldatu eta garatzeko. Horretarako, 2014. urtean lau erakundeek hitzarmen bat sinatu zuten eta, horri esker, haztegi berria abiarazi da. Julen Mendoza Errenteriako alkate eta Oarsoaldeako presidenteak azaldu zuen bezala, konexioarekin argi gelditzen da ekintzailetza laguntzeko erakundeen eremuan lankidetzaren garrantzia eta ondorioa. Haztegi hau martxan jartzeko, Errenteriako Udalak Tknikari Santo Angel de la Guarda konplexuan kokatutako eraikina laga dio eta, bestalde, Oarsoaldeak haztegian kokatzen diren pertsona ekintzaileen aholkularitza eta dinamizazio lanetan dihardu, horien eta eskualdeko pertsona ekintzaileen eta enpresen arteko bi noranzkoetan konexioa gauzatzeaz gain.

Haztegi honetan kokatzen diren proiektuak Urrats Bat izeneko programan dute jatorria, ekintzailetza bultzatzeko prestakuntza programa hain zuzen. Iñaki Mujikak, Tknikako zuzendariak adierazi digunez, programa honek 523 enpresa bultzatu ditu, %75eko biziraupen indizearekin. Enpresa hauetatik 12k Don Boscotik jaso zuten laguntza, Nicolás Sagarzazu zentroko zuzendariak azaldu digun moduan. Izan ere badaude enpresei laguntzeko ideiak, gogoak eta Lanbide Heziketako zentroen zein Tknikaren baliabideak. Don Boscok bultzatutako proiektuetatik bi Belabaratz Tknikan kokatu diren 4 proiektuen artean daude. Proiektu hauen sustatzaile diren Koldo, Elena, Gaizka, Beatriz eta Anauten laguntzaz, hauei buruz gehiago jakiteko aukera izan genuen:

-          Domotek: 3D inprimatzea

-          Ikuspe: sorkuntza-estudioa (diseinu grafikoa, web eta multimedia)

-          Wood&Nika: egurrez egindako produktu berriak (diseinua, grabatua eta laser mozketa)

-          Nymphalur: tximeletak eta akuaponia.

belabaratz_taldeaa1tamaia

Bisita interesgarria izan zen; beraien ilusioa eta berrikuntzarako, elkarlanean aritzeko eta sinergiak sortzeko bilaketa etengabea partekatzeko aukera izan genuen. 

           Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua 20180- Oiartzun. Gipuzkoa

komunikazioa@oarsoaldea.net   -    www.oarsoaldea.net


Oarsoaldea