“EUSKARAZ S.A.” LAN-MUNDUKO ERAGILEAK SENTIBERATZEKO EKIMENA

Los cuatro ayuntamientos de Oarsoaldea llevamos 13 años impulsando, de una manera u otra, la presencia del euskera en el ámbito laboral.

No obstante, sabemos que las dimensiones y cifras en las que nos movemos son aún muy reducidas y por ello, consideramos que debemos dar un nuevo impulso al ámbito socio-económico que es y será estratégico en la normalización del euskera de cara al futuro.

Horiek horrela, gaur egin duten agerraldi batean ezagutzera eman dute lan-munduko eragileak sentiberatzeko ekimen berria; EUSKARAZ, S.A. Prentsaurreko honetan Izaskun Gomezek (Pasaiako alkateak), Garazi Lopez de Etxezarretak (Errenteriako zinegotziak) eta Nagore Garcia de Vicuñak (Strogoff komunikazio enpresaren ordezkariak) parte-hartu dute baina eragile mordoxka bat bildu dira gaurko agerraldian:

 

euskaraz s.adenakweb

Izaskun Gomez (pasaiako alkatea), Jesus Maria Martiarena (Lezoko alkatea), Jexux Leonet (Oiartzungo alkatea), Garazi Lopez de Etxezarreta (Errenteriako zinegotzia), Miguel Mari Torrea (Pasaiako zinegotzia), Nerea Gonzalez (Pasaiako zinegotzia), Miriam Cano (Pasaiako zinegotzia), Mikel Urdangarin (Haize), Jaione Urruzola (Pasaiako euskara teknikaria), Antton Cuadrado (Pasaiako euskara teknikaria), Joxemari Iraola (Lezoko euskara teknikaria), Aitziber Arnaiz (Oiartzungo euskara teknikaria), Marije Manterola (EMUN-Niessen), Albaro Garcia (Carrefourreko ordezkaria), Xabier Etxaniz (Oarsoaldeko ELA sindikatua), Maddalen Dorador eta Kristina Gete (Oarsoaldeko LAB sindikatua), Nicolas Sagarzazu (Don Bosco LHIIren zuzendaria), Ibon Usarralde (Pasaiako Portuko Agintaritzaren ordezkaria), Fernando Nebreda (Oarsoaldea Garapen Agentziaren zuzendaria eta Garapeneko lehendakaria), Nagore Garcia de Vicuña (Strogoff konunikazio enpresaren ordezkaria).

                                        

                                       euskarazsa_logo_02png

EUSKARAZ, S.A.

Guztiok ditugu maila pertsonalean egin nahi ditugun eginkizun batzuk, lanekoez gain. Euskara izaten da, askotan, horietako bat. Euskara ikastea, euskaraz hitz egitea, euskara partekatzea, euskaraz konposatzea, euskaraz idaztea eta euskaraz bizitzea bizi osoko konpromiso eder bat da jende askorentzat, eta tinko eusten diote horri, oztopoak oztopo, beti erraza izan ez arren.

Hori da, agian, haien enpresarik preziatuena. Beren hizkuntzarekin idatzi gabeko kontratu bat duten pertsonen kasuan, ez dago zalantzarik: haien enpresa Euskara S.A. da.

Egunero proiektu baliotsu bat, gure hizkuntza, alegia, aurrera ateratzeko gogor lan egiten dutenei. Sozietate honen parte diren guztiei, merkataritzatik haratago doalako eta bere zuzendaritza milaka herritar anonimok osatzen dutelako.

Horixe da aste honetan hasiko den kanpainaren muina eta, lehen fase batean, autobus geltokietan, autobusetako pantailetan eta irratian zabalduko dena, eta datorren urtean beste hainbat ekimen eta euskarri erabiliz jarraipena izango duena.

Eman diezaiogun lana euskarari.

Gure enpresa da.

 

                                                           

 


Oarsoaldea