ERRENTERIALAN ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA PROGRAMA MARTXAN. 50 gaztek Errenterialan enplegu eta prestakuntza programan parte hartzeko aukera izango dute. Gazte enplegua sustatzea da helburua
El Ayuntamiento de Errenteria ha puesto en marcha, junto al Centro Integrado de Formación Profesional Don Bosco y la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea, un programa que tiene como objetivo la inserción laboral de 50 jóvenes.
Udal honen helburuetako bat izan da bizi eta lan egin daitekeen herria garatzea. Bide horren adibide dira urtero-urtero Udaletik abian jartzen diren integrazio eta enplegu planak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren lankidetzarekin kudeatzen direnak. Azkenak, 2017ko amaieran martxan jarri zenak, 32 kontratazio egitea ahalbidetu zuen.
Udalak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentzia eta Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuarekin batera, Europako Gizarte Funtsak gazteen enplegua sustatzeko ematen dituen laguntzen baitan, gazteei zuzentzen zaien enplegu eta prestakuntza programa integral bat garatu du.
Programa honek, Gazteen Plan Estrategikoan agertutako eskaera bati erantzuteaz gain, langabezia tasa altuenetarikoan dagoen pertsona kolektibo bati zuzentzen zaio, alegia, gazteei.
Lan munduak eskatzen dituen profilei erantzuteko Europako Gizarte Funtsaren baitan garatzen den enplegu plana.
16 eta 30 urte artean dituzten 50 gazteri bideratutako enplegu eta formazio plan hau Europako Gizarte Funtsaren aurrekontuetan oinarritzen da batez ere. 291.368 €-ko aurrekontua du eta horietatik % 91,89 aipatutako Gizarte Funtsak jartzen ditu Udalari onartutako dirulaguntza baten bitartez.
Prestakuntza espezifiko hau lan munduak eskatzen dituen profilen araberakoa da, Oarsoaldeko bailarako enpresen eskaera aztertu ondoren diseinatutako programa baita. Hartara, lan munduan txertatzeko aukerak nabarmen areagotuko zaizkie programa honetan parte hartuko duten 50 gazte horiei.
Formazio eta enplegu planaren ezaugarriak
Plan honek 4 lan ildo nagusi ditu:
1- Prestakuntza espezifikoa emango da pertsona hauen gaitasun zehatzak handitze aldera.
Modu honetara, 3 ziurtagiri profesional eskainiko dira eta bakoitzean sektore bakoitzari dagokion enpresa praktikak egingo dira.
3 ziurtagiri profesionalak hurrengoak dira:
- Ekipo elektronikoen zainketa (680 ordu)
- Kudeaketa-aplikazioetako egiturazko lengoaien programazioa (700 ordu)
- Elektrodo estalizko eta Tig bidezko soldadura (680 ordu)
2- Programako formaziora bertaratzeagatiko diru-laguntzak aurreikusten dira.
Eguneko 9 € ordainduko zaizkie ikasleei bai formaziora bertaratzeagatik, bai eta enpresetan praktika egin bitartean.
3- Zeharkako prestakuntza emanen da. Hau da, prestakuntza espezifikoaz gain, zeharkakoa ere emango da parte hartzaileen gaitasun digitala, autoestimua, taldean lan egiteko gaitasuna, ingelesa, etab. areagotzeko.
4- Programa guztian zehar akonpainamendua egongo da, tutorizazio eta orientazio forman.
Lan lerroak horiek izanik, hainbat dira parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak:
1- 16 eta 30 urte artean izatea.
2- Errenterian erroldatuta egotea, nahiz eta inguruko herritarrek ere izena eman ahal izango duten (lehentasuna Errenteriakoei emango zaie).
3- Langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea.
4- Gutxienez Derrigorrezko Bigarren Heskuntza (DBH) titulua izatea.
Programa 2018ko maiatzetik abendua bitartean egingo da.
Izen emateak olibet@oarsoaldea.eus helbidera mezu bat bidaliz, 943 510 200 telefonora bideratuz, edo 08:30 – 14:00 ordutegian Errenteriako Olibet 6 zenbakiko bulegoetara hurbilduaz egin daitezke. Guzti hau apirilaren 11n hasi eta hilaren 30a arte, biak barne.
Amaitzeko, zehaztu behar da enplegu eta formazio plan hau aurrera eramateko beharrezkoa dela gutxienez 40 pertsonek izen-ematea.