Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako enpresak INDARTU programaren onuradunak izan daitezke
Este programa subvencionará a empresas que realicen inversión productiva que conlleve mejora competitiva y desarrollo económico para impulso de las Zonas Margen Izquierda Ría del Nervión y Oiartzualdea (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Hondarribia, Irun y Hernani.).
INDARTU programak, enpresa berriek zein lehendik zeuden enpresek egindako ekoizpen-inbertsioak sustatzen ditu, eta lehentasuna izango dute produktuaren eraldaketa-prozesuaren, gaitasunen areagotzearen edo jarduera berrien garapenaren hobekuntzarekin zuzenean lotutako inbertsioek.
Diru-laguntza hauek, adierazi du Jose Angel Sanchezek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatutako 2017-2020 Industrializazio Planaren barne daude.
Erakunde onuradunak:
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak enpresa hauek lortu ahal izango dituzte: enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta erauzteko, eraldatzeko, ekoizpeneko eta aurrekoei lotutako zerbitzu tekniko aurreratuko (produktu-prozesuari lotutako) industria-enpresak direnak, baita zerbitzu logistikoko enpresak ere, garraioa izan ezik, horien inbertsioen objektua Euskal Autonomia Erkidegoko Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean kokatzen badira, eta, soilik, Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE), ezaugarri horiek dituztenak, langabezia-tasa urteko batez bestekoaren %20 handiagoa duten gainerako udalerrietan inbertsioak egiten badituzte.
Epeak:
Agindu hau 2018ko irailaren 28an amaituko da, 12:00etan, edo eskuragarri dauden funtsak agortzen direnean.
Diru-laguntzak eskuratzeko irizpideak:
Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen, eta data horretatik aurrera egin beharko da, gehienez ere hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera; horrez gain, betekizun hauek bete beharko ditu:
Enpresa handiek, gutxienez, 2.000.000 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 50 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 15 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).
Enpresaren baliabide propioak, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.
Kontuan hartu beharreko enplegu-sorkuntza zein inbertsioak erakunde juridiko bakarrak egin beharko ditu, eta, enpresa-taldeen kasuan, % 100eko akzio-partaidetzarekin, zenbait produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioen xede diren produkzio-zentroetan edo produkzio-zentroan baino ez.
Laguntza jaso dezakeen inbertsioa:
Laguntza jaso dezakeen inbertsiotzat joko da enpresaren aktiboari gehituko zaizkion aktibo finkoak eskuratzeko inbertsioa:
Jabetza industriala eta patenteak, Informatika-aplikazioak, Lurrak eta ondasun naturalak, Eraikuntzak, instalazio teknikoak, Makineria, Tresneria, Beste instalazio batzuk, bai eta Informazio-prozesuetarako ekipoak.
Diru-laguntzen modalitatea eta zenbatekoa:
Agindu honen esparruan eman beharreko diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10 izango dira.
Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute, eta muga hori ezin izango da 3.000.000,00 eurotik gorakoa izan enpresa bakoitzeko.
Informazio gehiago behar izanez gero, Oarsoaldeako Industria Sustapen Sailarekin harremanetan jarri 943 494 129 telefonora deituz edo enpresa@oarsoaldea.eus helbide elektronikoaren bidez.